Camille Aumont Carnel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camille Aumont Carnel
Bizitza
JaiotzaNiger1996ko abenduaren 6a (27 urte)
Herrialdea Niger
Hezkuntza
HeziketaLycée Français de Tananarive (en) Itzuli
École Grégoire-Ferrandi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakblogaria eta idazlea
Jasotako sariak

Instagram: camilleaumontcarnel LinkedIn: camille-aumont-carnel-b4755718b Edit the value on Wikidata

Camille Aumont-Carnel (Niger, 1996ko abenduaren 6a) aktibista feminista, ekintzailea, Interneteko ospetsua[1] eta idazlea da. Nigerren jaioa, hango nazionalitatea du, baina Frantzian bizi da, eta kronikagilea da Frantziako France 5 telebistako Allô Docteurs osasunari buruzko saiorako.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camille Aumont Carnel Nigerren jaio zen 1996ko abenduaren 6an. Umezurztegi batean egon zen Niameyn, familia batek adoptatu zuen arte. Haurtzaroa Nigerren, Espainian eta Madagaskarren igaro zuen. Madagaskarko Antananarivoko frantses lizeoan Literaturako batxilergoa egin ondoren, 17 urte zituela iritsi zen Frantziara. Sukaldaritzarekin liluratuta, 2014tik 2018ra Parisko Ferrandi gastronomia-eskolan ikasi zuen, eta sukaldaritza-diploma lortu zuen.

Diploma eskuratu ondoren, lau urtez aritu zen hainbat jatetxetan lanean. Lantoki izan zituen, besteak beste, Alain Passard sukaldariaren Arpège (Paris), Guy Savoyren Chiberta (Paris), Sébastien Gravé eta Louise Jacoben Pottoka bistrota (Baiona), bai eta Chagnyko (Borgoina) Lameloise ere.

Instagrameko lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarrizketa batean sexualitateari buruz entzun zituen hitzen ondoren, Camille Aumont Carnelek 2018ko urrian erabaki zuen Instagramen @jemenbatsleclitoren kontua sortzea. Haren xedea da sexualitateari buruz batzuetan "tabu" gisa hartzen diren gaiak jorratzea, baina baita norbere gorputza onartzera gonbidatzea ere. Oso azkar, eta bere espontaneotasunari esker, 700.000 harpidedun inguru bildu zituen. Lanean jarraitzen du @lafaqdecamille kontuarekin, 14 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako sexu-heziketari buruzkoa.[2]

Haren konpromisoa ez da hor amaitzen, eta Instagramen beste kontu batean ere jarraitzen du, @jedisnonchef-en, alegia, sukaldaritzan gertatzen diren portaera sexistei eta sexu-indarkeriari buruzkoa.[2][3][4]

Gai horiei buruzko lanak argitaratu ditu: Ado sexo eta Je m'en bats le clito![2],.[5]

2021eko urrian, Camille Aumont Carnel Etam[6] markako hileroko kuleroen bildumarako enbaxadore bihurtu zen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • #ADOSEXO, Paris, éditions Albin Michel, 2022, 303 p.
  • Je m'en bats le clito ! (préf. Noémie de Lattre), Paris, éditions Kiwi, coll. « Les conquérantes », 2019, 255 p. (ISBN 978-2-3788-3061-8)
  • Les mots du Q. Manifeste joyeux des sexualités, Paris, éditions Le Robert, coll. « Dire c'est agir », 2023, 400 p. (ISBN 978-2-32101-735-6)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]