Niamei

Koordenatuak: 13°30′54″N 2°07′03″E / 13.515°N 2.1175°E / 13.515; 2.1175
Wikipedia, Entziklopedia askea
Niamei
Ɲamay
Yamai
ⵏⵉⴰⵎⵢ
hiria
Niamei, SPOT satelitetik ikusia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Niger
AlkateaBarry Bibata Niandou (en) Itzuli
Izen ofizialaNiamey
Jatorrizko izenaƝamay
Yamai
ⵏⵉⴰⵎⵢ
Geografia
Koordenatuak13°30′54″N 2°07′03″E / 13.515°N 2.1175°E / 13.515; 2.1175
Map
Azalera239,3 km²
Altuera207
MugakideakTillabéri Region (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.026.848 (2012)
336.562 (2001)
Dentsitatea4.291,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakDakar eta Tamale (en) Itzuli

Niamei[1] Nigerko hiriburua eta hiri nagusia da. Niger ibaiaren ertzean dago, errepublikako hego-mendebalean. 400.000 biztanle, gehienak hausa eta joruba etnietakoak. Ekonomia jarduera nagusiak: ehungintza, elikadura industriak, larrugintza, zeramika, eta abar. Jende asko ari da zerbitzuetan lanean. Turismogunea ere bada.

Unibertsitatea du (1971n sortua). Museo nazionala. Errepide sareak Beningo eta Nigeriako Atlantiko aldeko portuekin lotzen du. Aireportua du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XVIII. mendean sortu zuen baina bere benetako garrantzia XIX. mende arte ez zuen lortu: mendearen azken hamarkadan Frantziak bere politika kolonialista indartu zuen eta Niamei Mendebaldeko Afrika Frantsesaren gune garrantzitsua bihurtu zen.

20. mendearen hasieran Nigerreko Lurralde Militarra izendatu zuten frantsesek, eta Niamei izan zen bere lehen hiriburua, baina 1912-1926 tartean Zinder hirira mugitu zuten.

1926an Niger berriro kolonia frantseseko hiriburua izendatu zuten, muga aldaketa batekin batera gertatu zena: ordura arte, Volta Garaia zeritzon lurraldearekin muga Niger ibaian zegoen eskuakldean, eta Niamei muga-mugan zegoen, baina Volta Garaiaren muga "mugitu" egin zen hego-mendebalerantz.

1926ko erabakiarekin Niameiren biztanleria handitzen hasi zen: 1930ean 3.000 bazituen, 1960an 30.000 inguru ziren.

Hiria hasi zen Niger ibaiaren iparraldeko aldean, baina Kennedy zubia eraiki zenetik 1970an, hegoalderanzko zabalkundea egin zuen[2].

1992. urtean, Nigerreko egitura administratuboa aldatu zen eta hiriburua banatu egin zen Niamei Erregiotik, Niamei Hiriburuko Barrutia osatuz, ingurukoari Tillaberi erregioa deitu zaiolarik geroztik.

Hazkunde handiko hiria da Niamei 21. mendean: 700.000 biztanleko populazioa kalkulatzen zen 2000. urtean, baina 2011rako Gobernuak 1.5 milioi kalkulatzen zuen. Lehorteek emigrazioa areagotu dute, eta hazkunde demografikoa handia da halaber.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niameik klima tropikala lehorra du ia erdielkorra. Hirian eurien urtaro laburu bat izaten da eta beste bat lehorra ia urte osoa irauten duena. Urte osoan oso hiri beroa da: hilabetero batazbesteskoa 38 °C da; sei hilabetetan batabestekoa altuagoa da inoiz ez 32°tik jaisten. Gauean, aldiz, batez ere azaroatik otsaila arte, tenperatura asko jaisten dira eta benetako gau hotzak dira, 14 °C eta 18 °C artekoak.

    Datu klimatikoak (Niamei)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.5 35.7 39.1 40.9 40.2 37.2 34.0 33.0 34.4 37.8 36.2 33.3 36.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 16.1 19.0 22.9 26.5 27.7 25.7 24.1 23.2 23.6 24.2 19.5 16.7 22.4
Euria (mm) 0.0 0.0 3.9 5.7 34.7 68.8 154.3 170.8 92.2 9.7 0.7 0.0 540.8
Eguzki orduak 297.6 263.2 269.7 252.0 279.0 267.0 257.3 235.6 235.6 285.2 282.0 279.0 3203.2
Iturria (1): WMO [3]
Iturria (2): HKO
Urtaro lehorrak ia urte osoa irauten du.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niamein ezarritako etnien artean, yorubak eta hausak nabarmentzen dira[2].

Urtea Biztanleria
(estimazioa)
1901 600
1930 3.000
1960 30.000
1980 250.000
2005 750.000

Udalerri eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CUN (Communauté Urbaine de Niamey) hiri-elkargoak 99 auzo ditu barnean:[4]

Udalerria Auzoa(k) Mapa Hiriko mapa
Niamey I
20 auzo
Niamey II
17 auzo
Niamey III
17 auzo
Niamey IV
17 auzo
Niamey V
28 auzo

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nigerreko biztanleriaren %90a musulmana da. Niameik herrialdeko mezkita handiena du: Mezkita Handia. Hirian badira beste erlijioen gutxiengoak, esaterako katolikoak; apezpiku bat dago hirian.

2000ko azaroan protestak eta erasoak izan ziren Niamein, fundamentalista islamikoek protesta egin zutelarik moda erakustaldi haientzat inmoral baten kontra. Gobernuak zenbait talde islamiko debekatuz erreakzionatu zuen[5].

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niamein jaiotako pertsonalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri adiskidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Niamey beste zenbit hirirekin adiskidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. a b (Ingelesez) «Niamey | national capital, Niger | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. Weather Information for Niamey. WMO (Noiz kontsultatua: 2011-01-21).
  4. (Frantsesez) Abdoulaye, Adamou. (2005). Parcours migratoire des citadins et problème du logement à Niamey. Département de Géographie, Faculté des Lettres et Sciences Humaines, Université Abdou Moumouni de Niamey.
  5. Sounaye, Abdoulaye. (2017-10-27). Salafi Youth on Campus in Niamey, Niger: Moral Motives, Political Ends. Brill ISBN 978-90-04-35636-8. (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Niger
Artikulu hau Nigerko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.