Edukira joan

Camlanngo gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Camlanngo gudua
"Nola Arturrek Mordred hil zuen, eta nola hark Arturri zauri hilgarria egitea lortu zuen", Arthur Rackhamen margolana
Data537 (usadiozko data)
LekuaEzezaguna
EmaitzaArturiar garaipena, baina ez zen erabakikorra izan.
Ez zen erregetzarako ondorengo ezagunik egon
Buruzagiak
Artur erregea Sir Mordred
Galerak
Denak hilak, zazpi gerlari ezik Denak hilak

Camlanngo gudua (galeseraz Cad Camlan edo Brwydr Camlan) Artur erregea eta bere etsaia eta hiloba zen Sir Mordreden arteko azken gudua izan zen, honetan Artur erregeak Sir Mordred hiltzen du, baina hau hiltzen ari den unean Sir Mordredek Artur erregeari ere zauri hilgarria egiten dio.

Arturiar mitologiaren bertsio ezberdinen arabera, gudua Ingalaterrako Somerset edo Salisbury jazo zen. Iturri batzuren arabera gudua bere jeneralaren aginduei kasurik egin ez eta ezpataz suge bat hil zuen gerlari batek piztu omen zuen. Keinu hau ikusirik, Artur erregea eta Sir Mordreden gudarosteak bata bestearen aurka ekin zioten.

Borrokaldia egun osoz luzatu zen, honen ostean, jada oso ahula eta murriztuta zegoen Artur erregearen gudarosteak Sir Mordreden gudarostea menderatu zuten. Bi buruzagiak egunaren amaieran hil ziren, baina Artur, betiere kondairaren arabera, oraindik bizirik zela Avalon uhartera eramana izan zen, han ziurrenik azken borroka gauzatu asmoz bizien mundura itzultzeko zain dago.

Gudu honen erreferentzia zaharrena Annales Cambriae idazlanean topa liteke, honetan aipatzen denez, gudua 537. urtean gertatu omen zen:

« Gueith camlann in qua Arthur et Medraut corruerunt
»
Camlanngo liskarra zeinetan Artur eta Medraut hil ziren

Historia Regum Britanniae idazlanean, Godofredo Monmouthekoa historialari galestarrak guduaren nondik-norakoa azaltzen du. Ziurrenik gudu hau gertatu zen, nahiz eta benetako partehartzaileak zein ziren inoiz jakin izan ez den. Gudua jazo zen lekua ere ezezaguna da, halere ustezko leku batzuk badaude. Leku hauetako bat Somerset konderrian, Cadburytik hurbil dagoen Queen Camel da (Kamelot mitikoarekin ere identifikatua). Inguruko muinoetan zehar doan ibaia ere Cam ibaia da. Beste leku batzuk iparralderago dagoen Birdoswald edo Castlesteads lirateke, biak ere Hadrianoren harresitik hurbil (hauetako batek latinezko Camboglanna izena darama). Adierazitako beste leku batzuk Kornuallesen mugan dagoen Camel ibaia eta Galesko Eifionydd udalerrian dagoen Camlann ibaia lirateke.

Argibide gehiagorako

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]