Cangues d'Onís

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cangas de Onis» orritik birbideratua)
Cangues d'Onís
kontzejua
Cangas de Onís - Palacio Pintu.jpg
EscudoCOnis.png
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
Probintzia[[d:Special:EntityPage/Q24004403|{{{2}}}
Alkatea José Manuel González Castro
Izen ofiziala Cangas de Onís
Cangues d'Onís
INEk ezarritako kodea 33012
Herriburua Cangues d'Onís
Geografia
Koordenatuak 43° 18′ 52″ N, 5° 04′ 00″ W / 43.3145°N,5.0666°W / 43.3145; -5.0666Koordenatuak: 43° 18′ 52″ N, 5° 04′ 00″ W / 43.3145°N,5.0666°W / 43.3145; -5.0666
Cangas de Onis.png
Azalera 212.75 km²
Altuera 87 m
Mugakideak Amieva, Parres, Ribadesella, Llanes, Onís eta Posada de Valdeón
Demografia
Biztanleria 6.163 (2019)
Red Arrow Down.svg-115 (2018)
Dentsitatea 28,97 bizt/km²
Etxebizitzak 2.709
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak León eta Auch
Matrikula O
cangasdeonis.com

Cangues d'Onís[1] (gaztelaniaz: Cangas de Onís) Asturiasko ekialdean dagoen udalerria da, Orienteko eskualdean kokatutakoa.

Herriburuan "zubi erromatarra" dago kokaturik, nahiz eta benetan Erdi Aroan eraikia izan zen.

Bere armarrian dagoen lema Minima Urbium Máxima Sedium da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Parres eta Ribeseya ditu mugakide, ekialdean Onís eta Llanes, mendebaldean Amieva eta Parres eta hegoaldean Leongo probintziarekin egiten du muga.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiasko erresumaren hiriburua izan zen 774. urte arte. Bertan finkatu zen Don Pelayo erregea eta bertatik musulmanen aurkako erresistentzia burutu zuen. Udalerri honetako mugen barruan gertatu zen Cuadongako bataila famatua, zeinetan tropa asturiarrek musulmanak garaitu zituzten 722an, Asturiasko erreinu kristauaren sorrera bultzatuz.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko 7.000 hektareak baino gehiagok Europako Mendietako Parke Nazionalaren barruan daude. Parkearen barruan dago kokaturik Cuadongako multzo monumentala. Bertatik 12 kilometrotara daude kokatuta Cuadongako aintzirak (hiru dira: Enol, Ercina eta Bricial), txirrindularitzan garrantzia dutenak.

Cangues d'Oníseko herria, Sella eta Gueña ibaien artean dago kokaturik, azken hau Sellara isurtzen delarik.

Parrokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abamia
  2. Cangues d'Onís
  3. Cuadonga
  4. La Riera
  5. Llabra
  6. Margolles
  7. Mestas de Con
  8. Samartín de Grazanes
  9. Triongu
  10. Villanueva
  11. Zardón

Biztanleriaren eboluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria: [[2] Instituto Nacional de Estadística de España]

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cangues d'Onís udalerriko izen ofizialak onartzen dituen dekretua, Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  2. http://www.ine.es/

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]