Cantigas de Santa Maria
Itxura
| Cantigas de Santa Maria | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Alfontso X.a Gaztelakoa |
| Argitaratze-data | XIII. mendea |
| Jatorrizko herrialdea | Gaztelako Koroa |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | Kantika |
| Hizkuntza | galiziera eta Galaikoportugesa |
Cantigas de Santa Maria (euskaraz: «Santa Mariari Kantak») Ama Birjinari eskainitako kanta-multzoa da, galaikoportugesez idatzia. 420 kanta dira, eta Gaztelako errege Alfontso X.a Jakintsuak bildu zituen, ustez. Lau kodexetan gordetzen dira (El Escorialen, Toledon eta Florentzian). Musika-notazioa dute eta XIII. mendeko ohiturak azaltzen dituzten miniaturez apainduta daude. Erdi Aroko musika-bilduma garrantzitsua da, balio handikoa baita Europako musikaren sorreran Sortaldeak izan zuen eragina ezagutzeko ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.