Carla Boni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carla Boni
Carla Boni, Franco De Gemini, Giorgio Consolini, Carlo Posio.jpg
Bizitza
Jaiotza Ferrara1925eko uztailaren 17a
Herrialdea  Italia
Heriotza Erroma2009ko urriaren 17a (84 urte)
Hobiratze lekua Cimitero Flaminio
Lanbidea
Lanbidea abeslaria

Carla Boni (Ferrara, 1925eko uztailak 17-Erroma, 2009ko urriak 17) abeslari italiar bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carla Gaiano ezizenarekin, zenbait lehiaketaren ondoren, 1951n modu egonkorrean sartu zen RAIko langile taldean.

1953an Flo Sandonekin Sanremoko kantu jaialdia Viale d'autunno kantuarekin irabazi izanak ospe handia eman zion. Jaialdi berean Acquae amare kantua ere aurkeztu zen, Carlo Alberto Rossik konposatua.

1955ean Napoliko jaialdia irabazi zuen E stelle 'e Napule kantuarekin beranduago bere senarra izango zen Gino Latillarekin eta Maria Parisekin.

1956an Mambo italiano ospetsua arrakastatsu bihurtu zuen eta hurrengo urtean berriz ere arrakasta lortu zuen Sanremoko jaialdian Casetta in Canadá kantuarekin.

Orotara, bost aldiz parte hartu zuen Sanremoko jaialdian (1953 eta 1961 artean) eta beste hainbestetan Napoliko jaialdian (1952 eta 1962 artean. Beste musika aktuazio batzuetan ere parte hartu zuen, Canzonissima, 1964ko Un disco per l'estate eta beste hainbat kasu.

Ondoren, atsedenaldiak, kontzertuak eta bere kantu arrakastatsuen errepasua tartekatu zituen garai batetik pasa zen. Taldean ere aurkeztu zen bere garaiko kideekin (Nilla Pizzi, Gino Latilla eta Giorgio Consolini adibidez).

1990eko hamarkada amaieran arretagune izan zen Flabbyren singlean parte hartu izanagatik, bere Mambo italiano kanturik arrakastatsuenaren bertsio bat.

2007an ordurarte sekula argitaratu gabeko kantuen bilduma bat argitaratu zen, Aeroplani ed angeli izenekoa, kantautore gazteek egina, Alessandro Orlando Graziano kasu, proiektu honen sortzaile eta ekoizlea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]