Carlos Lleras Restrepo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carlos Lleras Restrepo
Carlos Lleras Restrepo.gif
22. Kolonbiako presidentea

1966-08-07 - 1970-08-07
Guillermo León Valencia Itzuli - Misael Pastrana Borrero Itzuli
23. Ministry of Finance and Public Credit Itzuli

- Alfonso Araújo Gaviria
Bizitza
Jaiotza Bogota1908ko apirilaren  12a
Herrialdea  Kolonbia
Heriotza Bogota1994ko irailaren  27a (86 urte)
Hobiratze lekua Q5926303 Itzuli
Familia
Aita Federico Lleras Acosta
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa National University of Colombia Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Liberala

Carlos Lleras Restrepo (Bogota, 1908ko apirilak 12 - Bogota, 1994ko irailak 27 ) kolonbiar abokatu eta politikaria izan zen. Errepublikako presidentea izan zen 1966-1970 agintaldian.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea, politika- eta gizarte-zientziak ikasi zituen Bogotako Unibertsitatean. Hainbat kargu politiko izan zituen Kolonbian nahiz atzerrian: Finantza ministroa (1938 eta 1941-1943), Dirección Liberal Nacionaleko lehendakaria (1941, 1948-1966, 1972), Errepublikako senataria (1958-1962) eta presidentea (1966-1970). Politika liberala egin zuen.

Politikari izateaz gainera, idazle, irakasle eta kazetari ere izan zen. Bere artikulu batzuk El Bachiller Cleofás Pérez eta Hefestos izengoitiaz izenpetuta daude. Bogotako Unibertsitatean Herri ogasunaren katedra izan zuen. Anales de Economía y Estadística, Revista de Hacienda eta Nueva Frontera aldizkariak sortu zituen. El Tiempo egunkariko zuzendaria izan zen.

Idazlanen artean ditu: De la República a la Dictadura (1955), Crónicas y coloquios del bachiller Cleofás Pérez (1964), El liberalismo colombiano (1972), Historia y política (1980) eta La economía colombiana desde sus orígenes hasta la crisis de 1929 (1990), besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Lleras Restrepo Aldatu lotura Wikidatan