Carlos Romeu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Romeu
Bizitza
JaiotzaBartzelona1948ko maiatzaren 17a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril2021eko uztailaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, idazlea, karikaturagilea eta gidoilaria
Jasotako sariak

Carlos Romeu Müller, Romeu bezala ezaguna (Bartzelona, 1947ko maiatzaren 17aMadril, 2021eko uztailaren 24a), idazle, historialari eta umorista grafiko katalana izan zen. Miguelito bere pertsonaia famatuenaren istorioetaz gain (El País egunkarian urte askoan agertua) umeentzako liburuak argitaratu zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama frantsesduna, Nueva Dimensión aldizkarian idazten hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta Fotogramas, Bocaccio, Por Favor, Charlie Mensuel, Triunfo, Interviú, Playboy o National Showaldizkarietan ere marraztu izan zuen. Tomekin batera (Antoni Roca) Mata Ratos astekaria zuzendu zuen, eta El Jueves aldizkaria sortu. TV3 telebista katerako gidoiak ere idatzi izan zituen (Tres i l'astròleg edo Filiprim) .

Miguelito pertsonai famatua sortu zuen eta El País egunkariarentzat idatzi zuen lehen zenbakitik 2009ko abenduaren 31rarte. 2009ko ekainean, Romeuren bineta batek Israelgo Enbaxada, American Jewish Committee, eta zenbait senatari estatubatuar egunkariaren kontra jarri zituen ekintza antisemitatzat jotzen zutena baimentzeagatik. El País-en aurkako salaketa hau bi urtez jarraian jarri zen marrazkilari berdinak egindako lanak direla eta. 2011. urte hasieran egunkaritik kanporatua izan zen.

2015. urte hasieran Charlie Hebdo astekari frantziarraren 1.178. zenbakia gaztelerara itzuli zuen, astebete lehenago aldizkariak jasandako atentatua oroitzen zuena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]