Carlos Santamaria Zentroa

Koordenatuak: 43°18′31″N 2°00′42″W / 43.3087°N 2.01159°W / 43.3087; -2.01159
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Santamaria zentroa» orritik birbideratua)
Carlos Santamaria Zentroa
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′31″N 2°00′42″W / 43.3087°N 2.01159°W / 43.3087; -2.01159
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2011ko irailaren 23a
JabeaEuskal Herriko Unibertsitatea
Izenaren jatorriaKarlos Santamaria
Kontaktua
HelbideaEuropa plaza, Ibaeta
Webgune ofiziala

Carlos Santamaria zentroa Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen kulturagune bat da. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusean kokatua dago, Ibaeta auzoan eta Europa plazan. Zentroak izena Karlos Santamaria donostiar matematikari, filosofo, meteorologo, euskaltzale eta bakezalearen omenez darama, C letrarekin idatzia ordea, nahiz eta gertu, Donostiako kale izendegi ofizialean, Karlos Santamaria plaza egon, K-rekin idatzia[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko irailaren 23an inauguratu zen ofizialki eta irailaren 26an ireki zizkion ateak jendeari. Eraikina Ander Marquet arkitektoaren lana da eta 16.600 m2-ko azalera du. Eraikin honen kostua 27.000.000€-koa izan zen. Campusaren liburutegiaz gain, hainbat ondare eta zerbitzu berrien kokalekua ere bada (ikasketa gelak, kalitate zerbitzua, hizkuntza laborategiak, irakaskuntza eta ikasketarako ondareen lantegia, etab.).

Unibertsitate zentro honetan halaber honako hauek daude:Giza Zientziak, Zuzenbidea eta Humanitateetako Institutuak, Katedrak eta Ikerketa Taldeak hauek bidez ahaleginak batu eta ikerketa lanari bultzada emateko asmoz.

Zentroa Errapel Ibarloza Arrizabalagak zuzentzen du eta Fernando de la Caba Valdivielso da administratzailea gaur egun.[2]

Liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako campuseko liburutegiak Carlos Santamaria izena jasotzen du eta 8000m²-ko azalera du. Zentroaren beheko solairuan liburutegia aurkitzen da eta ikerketa errektorearen menpe dago. Liburutegi zerbitzua eskaintzen da zentroan, Erizaintza unibertsitate eskolan eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate eskolan. Liburutegi honek 530.000 liburu ditu gordeta, horietako 375.000 monografiak dira eta 4.500 aldizkariak. Horrez gain, talde lanera zuzendutako 19 gela eta ikerketarako zuzenduta dauden 11 kabina.[3]

Antonio Beristain auditorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Beristain Ipiña kriminologo eta katedradunaren omenez bere izena darama lehen solairuan kokatzen den auditorioak.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sarrera txundigarria da, egurrezko habe eta leiho erraldoiak baitauzka. Dena bat dela dirudien arren, eraikina bi zatitan banatua dago. Egurrez forratuta dago eta argi naturala sartzea ahalbidetzen duten leihoak daude. Argi hori patio baten bitartez sartzen da.
  • Sotoa: 353 plazako parking-a, 95 aparkaleku kanpoaldean eta 542m²-ko biltegi trinkoa dauka. Dokumentu zaharrak, gutxi kontsultatzen direnak eta material bereziak gortzen dira bertan.
  • Beheko solairua: ikasketetan laguntzeko zona dago bertan, eta honako zerbitzuak eskaintzen ditu: mediateka,  erabiltzaileen prestakuntzarako eta talde lanerako gelak. Zona honetan kokatzen da Antonio Beristain entzunaretoa, 202 eserlekurekin.
  • Lehenengo solairua: Liburutegia, talde lanerako aretoak, ikertzaileentzako kabinak, institutuen egoitza (Kriminologiaren Euskal Institutua, Logikaren Unibertsitate Institutua, besteak beste), katedrak (Kalitate Katedra) eta ikerketa taldeak daude.[4]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [http://www.donostia.eus/callejero/default.htm?lang=eu «:: Donostiako Udala :: Ayuntamiento de San Sebasti�n»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-01).
  2. «Carlos Santamaria Zentroa» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. «Carlos Santamaría zentroak, EHUren Donostiako azken bitxiak, ateak zabaldu ditu Ibaetan - Estrategia Donostia» www.donostiafutura.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  4. «Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako campuseko Carlos Santamaria zentro berria inauguratu dute. Moyua» www.moyua.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).