Edukira joan

Ibaeta

Koordenatuak: 43°18′32″N 2°00′35″W / 43.30889°N 2.00972°W / 43.30889; -2.00972
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibaeta (argipena)».
Ibaeta
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°18′32″N 2°00′35″W / 43.30889°N 2.00972°W / 43.30889; -2.00972
Garaiera6 metro
Ibaetako azken hezeguneak.
Atzean txalet batzuk eta Ibaeta
Aingeru Zaindariaren baseliza.

Ibaeta Donostiako (Gipuzkoa) auzoa da. Bertan dago Ibaetako campusa. Jaiak Aingeru Zaindariaren egunean ospatzen dira. Duela urte gutxi arte, baserritarren auzoa zen, baina egun erabat aldatu da, ia baserri gehienak desagertu baitira. Donostiako Udalaren informazioen arabera, gaur egun Ibaetan 10.082 pertsona bizi dira (2022). Haren mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Arriola, Benta Berri eta Lugaritz; ekialdean, Aiete; eta hegoaldean, Añorga eta Usurbil.

Ibaetako auzune zaharrenetariko bat.
Bentaberri auzoaren aspaldiko aireko ikuspegia.
Espiritu Santuaren eliza, Donostiako Ibaeta auzoan.
Hezeguneak, campusetik ikusita.

Ibaeta barruan beste alde batzuk bereizten dira:

Egun inguru hiritarra dena, orain ez asko arte hezeguneen eta larreen paisaia zen. Hegoaldeko zuhaitz-igela geratu zaigu testigu. Ibaiek Ibaeta zehartzen zuten bezala, itsasoa lehorrean barruraino sartzen zen halaber. Oraindik orain itsalaldien eragina eta itsasotik ekarritako algak Añorga ibaian ikus daitezke. Urte askoan ibaia nabigagarria izan zen, Portuetxe baserriaren izenak frogatzen duen bezala. Ohikoa zen XIX. mende erdi aldean, adibidez, Ibaetatik Donostiako Alde Zaharrera txalupaz joatea. Geroago, Konportan uren mugimenduak mugarazteko konporta bat eraiki zen.

Historikoki Ibaeta Donostiako auzo zaharrenetarako bat da. Hasiera batean haien lur asko Igeldoren barruan kokatzen ziren. 1141ean Igeldoren lehenengo aipamena jasotzen da, “Iheldo Bizchaya” formaz, eta herri horrek, Orio eta Usurbilekin batera, Ibaeta hartzen zuen. Urte horretan, Nafarroako Erregea zen Gartzia V.a Ramiritz Berrezarleak inguru hori Iruñeko Katedralaren eskuetan utzi zuen. 1379an, Orio herria sortu zen eta dokumentu berean Igeldo, Ibaeta eta Andoain Donostiako jurisdikziopean zeudela baieztatzen zen; Donostian herri horien alkateak izendatzen ziren, esaterako. 1379ko dokumentu horrek beste informazioa ematen digu: beste herrien bidean jarraituz (Hernani, Orio, Usurbil) garaiko ibaetarrak Donostiatik bereizi nahi ziren, hau da, herri propioa izan, eta hori eskatu zuten dokumentu hartan esaten den moduan. Eskaerak ez zuen arrakastarik izan eta Donostiaren pean segitu behar zutela bermatu zen.

Horri guztiari lotuta, Josu Tellabide ikerlariak Ibaeta auzoarentzako beste toponimo jaso du, “Ileta”; antza, Igeldoko zaharrek oraindik horrela deitzen diote Ibaetari, ez hildakoak zeudelako, ihi landareak zeudelako baizik, “ihitza” euskara batuaz.

Beraz, Ibaeta mendeetan Donostiako auzoa izan da, baina horrek ez du aztarna historiko edo artistiko handirik utzi. Nahiz eta izen handiko familiak izan, orokorrean, herri xumearen auzoa izan da beti, Donostiako hiribarnetik urruti, harreman handiagoekin inguruko herriekin Donostiarekin baino. Gerrak, inbaditzaileak eta gertaera handiak horrik igaro bide ziren, baina Ibaeta ez da historia liburuetan geratu. Ingurua berritu eta aldatu nahi izan zioten nobleak eta intelektualak egon ziren orobat: Pedro Lasarte, Simon Aragorri, Juan Olasagasti

XIX. mendean, Josu Tellabide historialariak dioenez, Errege Bide berria egin zen. Ordu arte, Aiete bitartez, Hernaniko bidea hartzen zuenaren ordez, Andoainera zihoana egin zen. Bide horrek bi multzo sortu zituen: Kontxako badiari begira, eskuinean, Lugaritz auzoa eta ezkerrean, Ibaeta. Hor, modu batez, bide berriak erakarrita, merkatariak eta bentariak kokatu ziren, beste auzo multzoak ezarriz.

XX. mende arte, auzoak funtsezko aldaketa handirik gabe segitu zuen, baina haren azken hamarkadetan izan zen, ordea, erabateko eraldatzea: lehengo industriak, Errotaburu, Gurelesa, Igara industrialdea, erreken kanalizazioak, hezeguneen agortzea, auzo berriak, unibertsitatearen campusa, Zuatzu industrialdea, etxe gehiago... Hezeguneen eta baserrien ordez, eraikin berriak eta errepideak.

  • Ibai Ikastola: Ibai Ikastola. Mende erdi baten kontakizuna. Donostia, 2018. ISBN:978-84-09-07175-5.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]