Carlos Santana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carlos Santana
Carlos Santana 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Jalisco1947ko uztailaren 20a
Herrialdea  Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Cindy Blackman
Seme-alabak
Lanbidea
Lanbidea gitarra-jotzailea, egile abeslaria, abeslaria, musikagilea eta jazz guitarista
Jasotako sariak
Kidetza Santana
Genero artistikoa rocka
Musika instrumentua gitarra
biolina
Diskoetxea Arista Records
Columbia Records
IMDb nm0005396
www.santana.com

Carlos Augusto Santana Alves, ezagunagoa Santana gisa (Autlán de Navarro, Jalisco, Mexiko, 1947ko uztailaren 20 - ) gitarra-jotzaile mexikar-estatubatuarra da. Izen bereko rock taldeko burua da. Garrantzi handikoa bere disko produkzioagatik eta erritmo latinoen erabileragatik.

San Franciscon (Kalifornia) bizi izan da gaztetatik. 1966an bere lehen talde profesionala sortu zuen, Tom Fracer gitarra-jotzailearekin batera: Santana Blues Band. Taldeak arrakasta handia izan zuen inguruetan jo zituzten kontzertuetan eta Woodstockeko Jaialdian, eta horri esker kontratu bat izenpetu zuten CBS diskoetxearekin. Handik gutxira argitaratu zen taldearen lehen diskoa: Santana (1969). Berehala milioitik gora disko saldu zituen eta Estatu Batuetako disko-zerrendako lehen postua lortu zuen Evil Ways izeneko abestiarekin.

Bigarren diskoak ere oso kritika onak izan zituen: Abraxas (1970). Lan horretan Fleetwood Macen Black Magic Woman eta Tito Puenteren Oye cómo va bezalako klasikoak sartu zituen. Bigarrenak bezala, hirugarren diskoak afrokubatar eragin handia zuen: Santana III].

1972an, ekialdeko musika-moldeen eta beste musika-molde konplexuago batzuen bilaketaren eragina nabaritzen hasi zen Santanaren musikan, eta hala, Caravaserai diskoaren argitalpenaren ondoren, ospe handiko musikariekin jotzen hasi zen (Buddy Miles, Alice Coltrane, John McLaughlin). Elkarlan horren emaitza Love Devotion Surrender(1973) izan zen. Beste zenbait lan aipagarri: Welcome (1973); Borboletta (1976); Amigos (1976); Moonflower (1977); Inner Secrets (1978); Marathon (1979).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlos Santana Aldatu lotura Wikidatan