Tito Puente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tito Puente
Tito Puentes.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErnesto Antonio Puente
JaiotzaNew York1923ko apirilaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York2000ko maiatzaren 31 (77 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, musika-talde gidaria, orkestra zuzendaria, musikagilea, salsa musician (en) Itzuli, perkusionista eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaLatinoamerikako musika
salsa musika
Musika instrumentuatimbales (en) Itzuli
bibrafonoa
ahotsa
Tinbala
DiskoetxeaFania Records (en) Itzuli
Tico Records (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

IMDB: nm0005328 Allocine: 31224 Allmovie: p107196 IBDB: 107164
Facebook: TitoPuente Spotify: 6SPpCqM8gOzrtICAxN5NuX iTunes: 105119 Last fm: Tito+Puente Musicbrainz: f19ad155-d809-4770-ab8d-7579467d9f55 Songkick: 446320 Discogs: 19594 Allmusic: mn0000607283 Find a Grave: 10157 Deezer: 8661 Edit the value on Wikidata

Tito Puente (New York, AEB, 1923ko apirilaren 20a - 2000ko maiatzaren 31) estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea oso ezaguna izan zen, tinbal-jotzaile gisa. Bere ospeaz baliatuta, Latinoamerikako musika zabaldu zuen Estatu Batuetan, mamboa bereziki.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan piano- eta perkusio-ikasketak egin zituen. 1930eko hamarraldiaren bukaeran, Noro Moralesen orkestran hasi zen perkusio-jotzaile gisa. Gero, musika-moldatzaile eta tinbal-jotzaile gisa lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerra bukatuta, Julliard Musika Eskolan ikasi zuen, latin-musikako orkestra onenetan jotzeari utzi gabe. 1949an bere taldea sortu zuen, eta hispaniar entzuleez harago ere arrakasta izandako lehen mamboa grabatu zuen: Albaniquito.

1956tik 1960ra bitartean, disko asko grabatu zituen: Cuban Carnival (1956) eta Dance Mania (1958), besteak beste. Hurrengo hamarraldian grabatu zituen abestien artean, Caramelos (Pachanga con Puente diskokoa, 1961) eta Oye cómo va (El rey bravo diskokoa, 1962) ezagunenak dira. Grammy Saria jaso zuen Homenaje a Beny (1978), Tito Puente and His Latin Ensemble on Broadway (1983), Mambo Diablo (1985) eta Goza mi timbal (1989) diskoekin. 1990ean musika-eskola bat sortu zuen New Yorken.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tito Puente Aldatu lotura Wikidatan