Carmela Nieto
Carmela Nieto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Habana, 1879ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | 1963ko apirilaren 23a (84 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Carmela Nieto Font (Habana, Kuba, 1875eko martxoaren 6a - Ibidem, 1963ko apirilaren 23a) Kubako kazetari aitzindaria eta idazlea izan zen, eta bere liburuen artea Las Aventura de Buchón eta Bajo mis ojos latinos aipagarriak dira. Filantropoa eta feminista ezaguna ere izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mariano Nieto Mújica eta Carmen Victoria Font eta Madariagaren alaba bakarra. Hezkuntza gehiena atzerrian jaso zuen; lehenik Estatu Batuetan eta gero Madrilen, non aitak Brigadako Jeneralaren maila baitzuen Espainiako armadan. Han egin zuen lizentziatura, eta hainbat sari jaso zituen. 1900ean, John Stewart Durland AEBko finantzariarekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituen: Rosa Teresa, John, Addison, Mariano eta Archibald. Adostasunez dibortziatu ondoren, Antonio Herrerarekin ezkondu zen 1913an, eta harekin Antonio eta Carmen Herrera izan zituen.[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Habanako El Fígaro aldizkarian hasi zen idazten 1904an. Urte pare bat geroago, 1906an, Karitate eta Zuzenketa Batzordeko kide hautatu zuten; era berean, Kubako Osasun Idazkaritzako Aldizkariko Liburutegi eta Prentsa Dibisioko lehen ofizialaren kargua jaso zuen. 1907rako, Habanako Osasun Batzordeko lehen emakumea izan zen.
1908an El Mundo egunkaria zuzendu zuen; egunkari berean Lecturas del Hogar orria idatzi zuen, gai moral eta orokorrei buruzko atala, fedeari, afektuei eta aholku onari buruzkoa. Horrez gain, asteroko literatura-gehigarri horrek literatura-lanak ere sartzen zituen maiz. Kubako eguneroko prentsan emakumeen atala landu zuen lehen emakumea izan zen.
Revista Universal aldizkarirako artikuluak idatzi zituen 1918tik 1920ra bitartean, eta 1919an Kubako Instrukzio Publikoaren Ataleko kide izan zen. Horri esker, hainbat ikasleri aholkuak eman zizkien bere idazkien bidez.[4][5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere idazkiak ugariak izan ziren, haurtzarorako literaturatik hasi eta literatura politikoraino, bere lan ezagun batzuk hauek dira:
- Para la historia de Cuba, 1899.
- Home Rule in Cuba Once More, 1909.
- Un grito de dolor y tres días de plegaria al milagroso San Lázaro, 1923.
- Bajo mis ojos latinos, 1926.
- Como se va el amor, 1926.
- Las Aventuras de Buchón, 1926.
- Unas memorias sobre la sociedad habanera, 1926.[6]
Aktibismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1919an Kubako Gurutze Gorriko kide izan zen. El Hospital del Rincón eraikitzeko dohaintzak egin zituen, lepra gaixoei pertsonalki arreta eman zien, besteak beste, leprosoen kausaren ongile handi edo "La Gran Dama del Rincón" gisa ezagutu zuten. Munduko mugimendu feministaren aktibista izan zen, eta emakumearen eskubideen ordezkari diren Ipar Amerikako erakundeetan afiliatu zen.[7][8][9]
Aitorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Cruz de Carlos Manuel de Céspedes bere kazetaritza-karreragatik.
- Errepublikaren Urrezko Domina, Habanako Udalak emana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ dice, Carmen Herrera-Concha Mayordomo. (2018-10-19). «Woman Art House: Carmen Herrera -» PAC.
- ↑ Mujeres cubanas periodistas en los primeros años de la República. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Mónica Espinel. Carmen Herrera. Lines of Sight. .
- ↑ Impronta de mujeres cubanas en el devenir histórico-cultural de la etapa republicana (1902-1958) – Alas Tensas. .
- ↑ Revista Feminista Cubana Alas Tensas. .
- ↑ Diccionario de la literatura cubana. .
- ↑ Ponce>, Abel. «Fechario Histórico-Cultural» Biblioteca Nacional de Cuba José Martí.
- ↑ Diaz Casas, Rafael. (Diciembre 2016 - Febrero 2017). «Claiming Carmen Herrera» Art On Cuba. The Cuban Visual Arts Magazine.
- ↑ Historia de lepra en Cuba. .