Prosper Mérimée

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Prosper Mérimée
Проспер Мериме.jpg
Bigarren Inperioko senataria

Bizitza
Jaiotza Paris1803ko irailaren 28
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Cannes1870eko irailaren 23 (66 urte)
Hobiratze lekua Cimetière du Grand Jas
Familia
Aita Léonor Mérimée
Ezkontidea(k) ezkongabea
Bikotea(k) George Sand
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV
Hizkuntzak frantsesa
errusiera
gaztelania
Romania
latina
Lanbidea
Lanbidea antropologoa, arkeologoa, historialaria, itzultzailea, politikaria, idazlea, eleberrigilea, margolaria eta antzerkigilea
Lan nabarmenak La Vénus d'Ille
Carmen
Homme en Grande Bottes
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Académie des Inscriptions et Belles-Lettres
Société de l'histoire de France
IMDb nm0617737

Prosper Mérimée (Paris, Frantzia, 1803ko irailaren 28a - Cannes, Frantzia, 1870eko irailaren 23a) frantsesezko idazlea, hizkuntzalaria eta arkeologoa izan zen.

1825ean argitaratu zuen lehen liburua, Théâtre de Clara Gazul (Clara Gazul-en antzerkia). 1834an, monumentu historikoen begirale izendatu zuten, eta 1853an, senatari izan zen. Espainiako eta Britainia Handiko tradizioak ongi ezagutzen zituen. Haren eleberrien artean ezagunena Chronique du règne de Charles IX (1829) izan zen. Baina sona handiagoa eman zioten kontakizun laburrek. Horietarik aipagarrienak dira: Mateo Falcone (1829, Nemesio Etxanizek euskaratua); Les âmes du purgatoire (1834, Purgatorioko arimak); La Vénus d'Ille (1837); Colomba (1840); eta Carmen (1845, Asun Garikanok euskaratua), Bizetek operarako egokitu zuena. 1885ean, Stendhal, ordurako hila zenari buruzko oroitzapen-liburu bat argitaratu zuen Notes et souvenirs izenburuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Prosper Mérimée Aldatu lotura Wikidatan