Ernst Lubitsch
Ernst Lubitsch | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1892ko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Alemania Ameriketako Estatu Batuak (1936 - |
Lehen hizkuntza | alemana ingelesa |
Heriotza | Hollywood, 1947ko azaroaren 30a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, idazlea, film-muntatzailea, zinema aktorea eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
lubitsch.com | |
| |
Ernst Lubitsch (Berlin, 1892ko urtarrilaren 29a - Hollywood, Los Angeles, 1947ko azaroaren 30a) Alemanian jaiotako film zuzendari judua zen. 1922an Hollywood-era joan zen, non film gehienak egin zituen. Haren ezaugarri nagusia "Lubitsch ukitua" zen, hau da, bere umore sarkastikoan oinarritutako ikusmoldea.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren jostundegia utzi eta Max Reinhardt ospetsuaren konpainian sartu zen antzezle. Arrakasta handia lortu zuen, eta berak sorturiko pertsonaia judu barregarria zinemara egokitu zuen, harrera ezin hobea izan zituzten film laburretan. Txalo berberak irabazi zuten bere lehen film laburrekin: Momiaren begiak (1918, Die Augen der Mumie Ma), Carmen (1918). Pola Negri antzezlearekin aurrekontu handiko filmak egin zituen ondoren, besteak beste Madame Dubarry (1919), Ana Bolena (1920, Anna Boleyn). Hollywoodera joan zen Mary Pickford aktoreak kontrataturik, eta harekin egin zituen lehen filmetan, Rosita (1923) eta Ezkontzaren Katea (1924, The Marriage Circle), agerian du hain ospetsua egin zuen "Lubitsch ukitua": diruaren eta sexuaren grina zeharbidez eta alegiaz adierazten dituzten komedia dotoreak, baina barrearen azpian kritika mingotsa gordetzen dutenak. Ongi egokitu zituen bere dohainak zinema ahostuna, operetak eginez hasieran, eta ondoren komedia ironiko eta sentimental ahantzezinak. Haren beste zenbait lan aipagarri: Trouble in Paradise (1932), Design for Living (1933), To Be or Not to Be (1942).
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Als ich tot war (1916)
- Schuhpalast Pinkus (1916)
- Der Blusenkönig (1917)
- Wenn vier Dasselbe tun (1917)
- Das fidele Gefängnis (1917)
- Ich möchte kein Mann sein (1918)
- Die Augen der Mumie Ma (1918)
- Carmen (1918)
- Rausch (1919)
- Die Puppe (1919)
- Meine Frau, die Filmschauspielerin (1919)
- Die Austernprinzessin (1919)
- Meyer aus Berlin (1919)
- Madame Dubarry (1919)
- Kohlhiesels Töchter (1920)
- Sumurun (1920)
- Romeo und Julia im Schnee (1920)
- Anna Boleyn (1920)
- Die Bergkatze (1921)
- Das Weib des Pharao (1922)
- Die Flamme (1923)
- Rosita (1923)
- The Marriage Circle (1924)
- Three Women (1924)
- Forbidden Paradise (1924)
- Kiss Me Again (1925)
- Lady Windermere's Fan (1925)
- So This Is Paris (1926)
- The Honeymoon Express (1926)
- The Student Prince in Old Heidelberg (1927)
- The Patriot (1928)
- Eternal Love (1929)
- The Love Parade (1929)
- Monte Carlo (1930)
- Paramount on Parade (1930)
- The Smiling Lieutenant (1931)
- Broken Lullaby (1932)
- If I Had a Million (1932)
- One Hour with You (1932)
- Trouble in Paradise (1932)
- Design for Living (1933)
- The Merry Widow (1934)
- Angel (1937)
- Bluebeard's Eighth Wife (1938)
- Ninotchka (1939)
- The Shop Around the Corner (1940)
- That Uncertain Feeling (1941)
- To Be or Not to Be (1942)
- Heaven Can Wait (1943)
- A Royal Scandal (1945)
- Cluny Brown (1946)
- That Lady in Ermine (1948)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-11-8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Lubitsch |