Edukira joan

Raoul Walsh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raoul Walsh

Bizitza
JaiotzaManhattan, 1887ko martxoaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSimi Valley, 1980ko abenduaren 31 (93 urte)
Hobiratze lekuaSimi Valley
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Miriam Cooper  (1916 -  1926)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, errealizadorea, idazlea, produktorea eta zinema gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0909825 Allocine: 514 Allmovie: p115880 TCM: 201402
Tabakalera: 59603 Musicbrainz: e4f3b66e-3d86-4527-bb10-4900bf3be755 Find a Grave: 6026969 Edit the value on Wikidata

Raoul Walsh (1887ko martxoaren 11 – 1980ko abenduaren 31) Ameriketako Estatu Batuetako zinema-zuzendari eta aktorea izan zen. Kontaketaren eta irudiaren sen handia zuen, eta Hollywoodeko urrezko aroko zinemagile handienetako bat izan zen, John Fordekin eta Howard Hawksekin batera.

Hasieran aktore eta zuzendari laguntzaile izen zen; gero, David W. Griffith ezagutu zuen, eta haren ikasle eta laguntzaile izan zen. Zuzendari gisa jardun zuen zinema mutuko izar nagusiekin; garai hartakoak dira Thief of Bagdad (1924), East of Suez (1925), Saddie Thompson (1928) filmak. 1929an begi bat galdu zuen In the Old Arizona filmatzen ari zela. 120 bat film egin zituen bere karrera osoan, baina 1940tik aurrera izan zuen garairik oparoena. Ia genero guztiak landu zituen, musikala izan ezik: westerna, The Big Trail (1931), They Died with Their Boots On (1942, Botak jantzita hil ziren), Pursued (1947), Distant Drums (1951, Urruneko danborrak); gerrako filmak, Objective, Burma! (1945); polizia-filmak, They Drive by Night (1940), High Sierra (1941), White Heat (1949); abenturazko filmak, Blackbeard the Pirate (1952), The World in His Arms (1952); komediak, The Strawberry Blonde(1941); melodramak, Band of Angels. 1974an, Each Man in His Time biografia argitaratu zuen.

Filmografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
UrteaIzenburuaOharrak
1913The Pseudo ProdigalZuzendu zuen lehen lana
1914The Life of General Villa
1914The Mystery of the Hindu Image
1915Regeneration
1915CarmenTheda Bara aktore-lanetan
1918The Woman and the LawJack Connors, Miriam Cooper eta Peggy Hopkins Joycerekin
1919Evangeline
1924The Thief of BagdadDouglas Fairbanksek antzeztu eta ekoiztua
1925The Wanderer
1926What Price Glory?
1928Sadie ThompsonGloria Swanson ekin
1929The Cock-Eyed World
1930The Big TrailJohn Waynerekin
1931The Man Who Came BackJanet Gaynorrekin
1931The Yellow TicketLionel Barrymore eta Laurence Olivierrekin
1932Wild GirlCharles Farrell, Joan Bennett, Ralph Bellamy, eta Eugene Palletterekin
1933The BoweryWallace Beery, George Raft, Fay Wray, eta Pert Keltonekin
1936Klondike AnnieMae West eta Victor McLaglenekin
1939St. Louis Blues
1939The Roaring TwentiesJames Cagney eta Humphrey Bogartekin
1940Dark CommandJohn Wayne, Roy Rogers, eta Gabby Hayesekin
1940They Drive by NightGeorge Raft, Ann Sheridan, Ida Lupino, eta Humphrey Bogartekin
1941High SierraIda Lupino, eta Humphrey Bogartekin
1941They Died with Their Boots OnErrol Flynn eta Olivia de Havillandekin
1941ManpowerEdward G. Robinson, Marlene Dietrich, eta George Raft
1942Desperate JourneyErrol Flynn eta Ronald Reagan
1942Gentleman JimErrol Flynn eta William Frawley
1943Northern PursuitErrol Flynn
1944Uncertain GloryErrol Flynn
1945Objective, Burma!Errol Flynn
1947PursuedRobert Mitchum eta Teresa Wright
1949White HeatJames Cagney eta Edmond O'Brien
1949Colorado TerritoryHigh Sierra filmaren 'remake'a
Joel McCrea, Virginia Mayo, Dorothy Malone, eta Henry Hull
1950MontanaErrol Flynn
1951Captain Horatio HornblowerGregory Peck eta Virginia Mayo
1951Distant Drums
1952Blackbeard the PirateRobert Newton, Linda Darnell eta William Bendix
1952The World in His ArmsGregory Peck, Ann Blyth eta Anthony Quinn
1953Gun FuryDonna Reed eta Lee Marvin
1953A Lion Is in the StreetsJames Cagney, eta Lon Chaney Jr.
1953Sea Devils
1954Saskatchewan
1956The Revolt of Mamie Stover
1957Band of AngelsClark Gable, Yvonne DeCarlo, eta Sidney Portier
1958The Naked and the DeadCliff Robertson
1960Esther and the King
1964A Distant Trumpet

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]