Carmen Balenziaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Balenziaga
Bizitza
JaiotzaZumaia1922ko otsailaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZumaia2000ko urtarrilaren 8a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm1759897 Edit the value on Wikidata

Mari Carmen Balenziaga (Zumaia, Gipuzkoa, 1922ko otsailaren 21a - ib., 2000ko urtarrilaren 8a) aktore gipuzkoarra izan zen. Antzezle lanetan 65 urte zituela hasi zen Balenziaga. Zeregin horretan eman zituen urteetan, ETBko hainbat telesailetan hartu zuen parte, besteak beste, 64, Jaun ta Jabe eta Benta Berri saioetan. Bizitza osoan dendari izan ondoren, erretiroa hartu ondoren aurkitu zuen bokazio berria herriko jubilatuen egoitzako Itzurungo Uhinak antzerki taldean. 1998an, Besarkada saria eman zion Euskal Aktoreen Batasunak. 2000 urtea hasi berria zela hil zen bere jaioterrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.