Carrie Ingalls
Carrie Ingalls | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Montgomery konderria, 1870eko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Keystone, 1946ko ekainaren 2a (75 urte) |
Hobiratze lekua | De Smet Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
Familia | |
Aita | Charles Ingalls |
Ama | Caroline Ingalls |
Ezkontidea(k) | David Swanzey (en) (1912ko abuztuaren 1a - 1938) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Tipografoa |
Jasotako sariak | |
Caroline Celestia Ingalls Swanzey, ezagunagoa Carrie Ingalls izenez (Montgomery konderria, Maryland, AEB, 1870eko abuztuaren 3a – Keystone, AEB, 1946ko ekainaren 2a) estatubatuar tipografoa izan zen. Caroline eta Charles Ingallsen hirugarren alaba izan zen.
Laura Ingalls idazle eta erreportari nabarmenak ahizpa txiki zuen, zeinek Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) liburu autobiografikoan bere familiaren bizitza kontatu zuen. 1935ean argitaratu zen lehen liburua, Garth Williamsek ilustratua
1970eko hamarkadan ospea izan zuen Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) telesailak. Carrie Ingalls familiako hirugarren alaba zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carrie Ingalls Swanzey txikia, mehea eta hauskorra zela esaten zuten, eta, Lauraren liburuen arabera, Ingalls familiako kide gehienek bezala, bizimodu gogorra bizi izan zuen, 1880-1881eko negu gogorraren ondorioz. Carrie Ingalls ez zegoen beti gaixorik, baina ez zuen inoiz osasun fisiko sendorik izan bere bizitzan. Hainbat tokitara joan zen helduaroan, klima erosoago baten bila, hala nola, Colorado eta Wyoming.[1]
1912an, David N. Swanzey alargunarekin ezkondu zen. Amaorde bihurtu zen Swanzeyren bi seme-alabentzat: Mary eta Harold.[2][3] Harold izan zen aitari Rushmore mendia tailatzen lagundu zuen langileetako bat, eta bere izena monumentuaren azpiko granitozko hormetan aurki daiteke.[4] Geroago, auto-istripu batean hil zen Keystonen, Hego Dakotan, 1938ko apirilaren 9an.[4] David senarra ere hil zen 1938an.[3]
Zaintzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grace ahizparen laguntzarekin, Carrie Ingalls Swanzeyk Mary ahizpa itsua zaindu zuen, ama 1924an hil ondoren.[5]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Grace eta Laura bezala, Swanzeyk ere diabetesa izan zuen, eta Keystoneren (Hego Dakota) gaixotasun horren ondorioz hil zen, 1946ko ekainaren 2an, 75 urte zituela.[5][6] De Smet hilerrian lurperatu zuten.[7]
Komunikabideetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carrie telebista eta zinema egokitzapenetan aktore hauek interpretatu zuten:
- Fikzioan Lindsay Greenbush eta Sidney Greenbush bikiak interpretatu zuten, Little House on the Prairie (Landako etxe txikia) telesailean eta haren zinema-ondorioetan
- Haley McCormick, Beyond the Prairie: The True Story of Laura Ingalls Wilder
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ingalls familia
-
Ingalls ahizpak: Carrie, Mary eta Laura
-
Carrie Ingalls hilerrian
-
Ingalls familia hilerrian
-
Ingalls etxea eta museoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pechan, Bev. (3 July 1991). «Laura Ingalls' younger sister lived in Keystone» Rapid City Journal (Rapid City, SD).
- ↑ Txantiloi:Cite magazine
- ↑ a b Pechan, Bev. (3 July 1991). «Laura Ingalls' younger sister lived in Keystone» Rapid City Journal (Rapid City, SD).
- ↑ a b «Three killed, three injured in Hills accidents» The Rapid City Daily Journal (Rapid City, SD) 17 April 1939.
- ↑ a b Pechan, Bev. (3 July 1991). «Laura Ingalls' younger sister lived in Keystone» Rapid City Journal. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name ":23" defined multiple times with different content - ↑ (Ingelesez) «Swanzey funeral at 2 P.M., DST» Rapid City Journal 5 June 1946.
- ↑ (Ingelesez) «Memories of Ingalls family live on through Laura Ingalls Wilder pageant» Rapid City Journal 4 July 1976.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]