Edukira joan

Catalina Sandino Moreno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catalina Sandino Moreno

(2022)
Bizitza
JaiotzaBogota, 1981eko apirilaren 19a (45 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
HeziketaPontifize Unibertsitate Xabiertarra
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, zinema aktorea, aktore pornoa eta aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm1503432 Allocine: 96217 Allmovie: p385916
X.com: CataSan007 Instagram: catalinasandinomoreno Tabakalera: 130972 Discogs: 1767188 Edit the value on Wikidata

Catalina Sandino Moreno (Bogotá, Kolonbia, 1981eko apirilaren 19a) kolonbiar aktorea, zineman zein telebistan aritzen dena. 2004an, Oscar Sarirako izendapena jaso zuen, eta, María llena eres de gracia filmean egindako lan protagonistari esker, sari hori lortu zuen nazionalitate horretako lehen pertsona izan zen. Rol horrengatik Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza jaso zuen emakumezko aktore onenaren atalean eta Independent Spirit Award saria ere jaso zuen.

Oso txikitatik Ingalaterrako San Jorge ikastetxean ikasi zuen, Bogotan, eta bertan graduatu zen 2000. urtean. Ruben Di Pietro antzepen Akademian ere tzan zen.

María, llena eres de gracia filmeko protagonista izan zen. Film horrekin, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlingo Zinemaldian, eta 2005eko urtarrilaren 26an Oscar sarietarako izendatu zuten, Emakumezko Aktore Nagusi Onenaren kategorian. Sari hori lortu zuen lehen kolonbiarra izan zen, eta Oscar Sarirako izendatutako hiru aktore latinoamerikar bakarretako bat. 2005etik, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea da.[1]

Hildebranda Sánchez pertsonaia egin zuen El amor en los tiempos del cólera filmean, 2007an estreinatutako Gabriel García Márquez Nobel saridun kolonbiarraren izen bereko eleberrian oinarrituta. Walter Sallesek zuzendutako Loin du 16e izeneko segmentuan ere parte hartu zuen Paris, je t'aime (2006) filmean; eta Fast Food Nation filmean Silvia interpretatu zuen, bizitza hobe baten bila AEBra senarrarekin eta ahizparekin batera iritsi zen etorkin mexikarra. OK! aldizkarian aitortu zuen "Oscar batek ez duegiten gidoi hobeak eskaintzea", izan ere, bi urtez lana aurkitzeko arazoak izan zituen Oscar sarietarako izendatu zutenetik, "gidoi guztietatik ni ez nengoen prestatuta". 2008an Aleida March interpretatu zuen Steven Soderberghen Che (El Argentino eta Guerrilla) lanaren bi zatietan. Sandinok pertsonaia garrantzitsu bat izan zuen 2013an estreinatutako The Bridge telesail estatubatuarrean.[2]

Pertsonaia garrantzitsu bat interpretatu zuen Medeas filmean eta honelaxe adierazi zuen: "Erronka bat da aktore batentzat horrelako gidoi bat jasotzen duenean, non ez duzun hitz egiten, ez duzu hitz bat bera ere esaten film osoan. Interpretatzeko eta sentitzeko erronka bat da", azaldu zuen Kolonbiako aktoreak, Mostran bere herrialdeko ordezkari bakarrak.

Martxoko azken egunetan, apiril osoan eta 2012ko maiatzeko lehen egunetan, Catalina Txileko Santiagon egon zen Joven y alocada film txiletarraren avant premier-aren parte bat egiten eta Sebastián Silva zuzendari txiletarraren Magic, Magic filma filmatzen. La Union, Santiago eta batez ere Lago Ranco (Los Rios eskualdea) izan ziren filmazio lekuak, Txileko hegoaldean. Michael Cera, Emily Browning, Agustin Silva eta Juno Temple aktoreek parte hartu zuten. Pelikulak neska (Temple) baten istorioa kontatu zuen, bere lagun onenak (Browning) Txilera oporretan gonbidatu zuen, eta bertan, Hegoamerikako herrialdearen hegoaldera bidaia egin ostean, errealitatearen kontrola galdu zuen. Catalinaren pertsonaia Barbara izan zen, pertsonaia protagonistaren laguna. Filma 2013an estreinatu zen.

Film
Urtea Izenburua Rola Oharrak
2004María, llena eres de graciaMaría Álvarez
2006Journey to the End of the NightAngie
2006Paris, je t'aimeAna("Loin du 16e" atalean)
2006Fast Food NationSylvia
2006The Hottest StateSarah
2007Heart of the EarthBlanca Bosco
2007Love in the Time of CholeraHildebranda Sanchez
2008Che Part One: The ArgentineAleida March de Guevara
2008Che Part Two: GuerrillaAleida March de Guevara
2010La Siguiente EstaciónEvaFilm laburra
2010The Twilight Saga: EclipseMaria
2012For Greater Glory: The True Story of CristiadaAdriana
2013Magic MagicBarbara
2013RoaMaría de Roa
2013A Stranger in ParadiseJules
2013MedeasChristina
2014At the Devil's DoorLeigh
2014SwelterCarmen
2014A Most Violent YearLuisa
2016CustodySarah
2016IncarnateCamilla Marquez
2017The Mystery of Casa MatusitaLucy
2023 Silent Night Saya[3]
2025 Ballerina Lena Macarro
Telesailak
Urtea Izenburua Rola Oharrak
2013 The Bridge Alma Ruiz 9 ataletan
2014 Red Band Society Eva Palacios 3 ataletan
2015 East Los High Eddieren ama 4 ataletan
2015 Falling Skies Isabella 6 ataletan
2015-2019 The Affair Luisa 28 ataletan
2016 American Gothic Christina Morales
2019 Surveillance Natalie Reyes
2019 Room 104 Maria Atala: "Rogue"
2022 From Tabitha Matthews Protagonista

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sandino 2006ko apirilaren 15ean ezkondu zen David Elwell AEBko argiketariarekin, zeinekin bi urte zeramatzan bizitzen. Zeremonia pribatua Cartagena de Indiasen egin zen.[4]

Sariak eta izendapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oscar sariak
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2005 Emakumezko aktore onena María, llena eres de gracia Nominada
Aktoreen Sindikatuaren sariak
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2004 Emakumezko aktore onena María, llena eres de gracia Nominada
Independent Spirit sariak
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2004 Emakumezko aktore onena María, llena eres de gracia Ganadora
Berlingo Nazioarteko Zinemaldia
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2004 Emakumezko aktore onena María, llena eres de gracia Ganadora

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]