Paris, je t'aime

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Paris, je t'aime
Filma
Jatorrizko izena Paris, je t'aime
Urtea 2006
Generoa drama filma
komedia dramatikoa
zinema erromantikoa
vampire filma
LGBTeei buruzko filma
Herrialdea Frantzia
Alemania
Suitza
Erresuma Batua
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
arabiera
frantsesa
ingelesa
Iraupena 120 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Paris
Narratibaren kokalekua Paris
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Olivier Assayas
Isabel Coixet

Antzezlea(k)
Fanny Ardant
Juliette Binoche
Steve Buscemi
Sergio Castellitto
Willem Dafoe
Gérard Depardieu
Ben Gazzara
Maggie Gyllenhaal
Bob Hoskins
Catalina Sandino Moreno
Emily Mortimer
Nick Nolte
Natalie Portman
Gena Rowlands
Ludivine Sagnier
Barbet Schroeder
Rufus Sewell
Gaspard Ulliel
Elijah Wood
Olga Kurylenko
Aïssa Maïga




















Ekoizpena
Ekoizlea Emmanuel Benbihy
Konpainia ekoizlea Canal+
Jantzi-diseinatzailea Pierre-Yves Gayraud
Kanpo loturak
http://www.parisjetaime-lefilm.com/

Paris, je t'aime (euskaraz Paris, maite zaitut) 2006ean hainbat herrialdeetako zinema zuzendariek zuzendutako 18 laburmetraiez osatua dagoen drama filma bat da, Parisko 18 barrutiko bana. 2006ko maiatzaren 18an Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.

Filma osoa Paris hirian girotua dago eta bere 18 barrutietan jazotako beste horrenbeste istorio laburren bidez hiria eta bertako biztanleen ikuspegi eta bizipen ezberdinak islatzen dira.

2008an egitura berdineko New York, I Love You (New York, maite zaitut) filma estreinatu zen, kasu honetan New York hirian girotua.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Atala Barrutia Zuzendariak Gidoigileak Deskribapena Aktoreak
Montmartre 18. barrutia Bruno Podalydès Gizon batek bere autoa Montmartre kalean aparkatu eta bere autoaren albotik igarotzen diren oinezko emakume guztiak "deabruak bereganatuak" diruditelari buruz gogoeta egiten du. Orduan oinezko emakume batek bere autotik hurbil konortea galdu eta gizona laguntzera joango zatzaio. Bruno Podalydès, Florence Muller
Quais de Seine 5. barrutia Paul Mayeda Berges eta Gurinder Chadha Gizon gazte bat bere bi lagunekin parranda egitera atera eta bi lagunak kaletik doan emakume oro irainduko dute, bitartean gizon gaztea emakume musulman gazte batekin adiskidetuko da. Cyril Descours, Leïla Bekhti
Le Marais 4. barrutia Gus Van Sant Gizonezko bezero gazte bat inprimategi batera joan eta bertako gizonezko langile batez erakarria sentituko da, honi azalpen bat eman asmoz bere arima bikia dela pentsatuko du, langile hark oso frantses gutxi hitzegiten duela ohartu gabe. Gaspard Ulliel, Elias McConnell, Marianne Faithfull
Tuileries 1. barrutia Joel eta Ethan Coen Amerikar turista batek jendearekin begizko kontakturik inoiz ez izateko arau nagusia hautsiz Tuileries geltokian dagoen bikote gazte baten arteko gatazkaren erdian sartuko da. Steve Buscemi, Axel Kiener, Julie Bataille
16.eko lekua 16. barrutia Walter Salles eta Daniela Thomas Emakumezko etorkin gazte batek bere haurtxoa haurtzaindegian laga aurretik gaztelaniasko sehaska kanta bat ("Que Linda Manita") abesten ari zaio. Ondoren bere nagusi aberatsen etxera lan egiteko bidai luzea egiten du (nagusien aurpegiak ez dira inoiz ikusten), bertan bere nagusien haurtxoari sehaska kanta berbera abesten dio. Catalina Sandino Moreno
Porte de Choisy 13. barrutia Christopher Doyle Doyle, Rain Kathy Li eta Gabrielle Keng Peralta Edertasun produktuak saltzen dituen emakumezko komertzial batek Chinatowngo areto batetik telefono dei bat giten du, bertako nagusia den txinatar emakumea bezero burugogorra izatea suertatuko zaio. Barbet Schroeder, Li Xin
Bastille 12. barrutia Isabel Coixet Sergio bere maitalea den Marie Christinerengatik bere ezkontza hausteko prest dago, baina bere emazteak gaixotasun terminal bat duela argitzen dionean haren alboan jarraitzea erabakiko du, iraganean bere emazteaz sentitzen zuen maitasuna berreskuratuz. Leonor Watling, Sergio Castellitto, Miranda Richardson, Javier Cámara
Place des Victoires 2. barrutia Nobuhiro Suwa Bere semetxo hil berriaren heriotzarengatik dueluan dagoen ama bat cowboy magiko batek kontsolatzen du. Juliette Binoche, Willem Dafoe, Martin Combes
Tour Eiffel 7. barrutia Sylvain Chomet Mutil batek mimoak diren bere gurasoak espetxean nola elkar ezagutu eta maitemindu ziren azaltzen du. Paul Putner, Yolande Moreau
Parc Monceau 17. barrutia Alfonso Cuarón Adineko gizon bat eta emakume gizon bat hirugarren pertsona batekin ("Gaspard") elkartzen dira, gizona emakumearen hurbilekoa den norbait da, baina ez dago berarekin kontent. Azkenean aita-alabak direla argituko da, eta Gaspard emakumearen haurtxoa. Atal guztia filmaketa bakar batean burutu zen eta bost minutuko iraupena du. Pertsonaniak bideo denda baten parean oinez dabiltzanean Paris, je t'aime filmeko beste zuzendari batzuen filmeen posterrak erakusleihoan ikusgai daude. Nick Nolte, Ludivine Sagnier
Quartier des Enfants Rouges 3. barrutia Olivier Asayas Emakumezko estatubatuar aktore batek bere droga-saltzaileari haxixa erosi eta berataz maiteminduko da. Maggie Gyllenhaal, Lionel Dray
Place des fêtes 19. barrutia Oliver Schmitz Place des Fêtes metro geltokian nigeriar gizon bat labankada baten ondorioz hiltzorian dago eta emakumezko paramediku bati kafe bat eskatuko dio. Ondoren gizonak emakumea lehenagotik lehenbizikoz ikusi zuenetik berataz maitemindua zegoela argituko da. Emakumeak denboran atzera egin eta gizona nor zen oroitzen duen unean hark bere kafea badu, baina jada hila da. Seydou Boro, Aïssa Maïga
Pigalle 9. barrutia Richard LaGravenese Adineko bikote bat bikoteen elkartruke taberna batean topatu eta heuren harremanari bizipoza berri bat eman nahian gizonak bezeroaren eta emakumeak emagalduaren fantasia antzeztuko dute. Bob Hoskins, Fanny Ardant
Quartier de la Madeleine 8. barrutia Vincenzo Natali Motxiladun turista gazte bat gauez hirian barna doala gizonezko baten gorpu batekin topo egingo du, bai eta gizona erasotu duen eta hartaz elikatzen ari den emakume banpiroarekin ere. Nahiz eta hasieran mutil gaztea ikusitakoaz izutu, laisterrera emakume banpiroaz maitemindu eta bere odolaren bidez erakartzeko eskumuturrean ebakia egingo du. Zauriak mutil gaztea eskailera batzuetatik erorarazi eta buruarekin lurzoruaren kontra heriotza ekarriko dion kolpe itzela hartuko du, baina emakume banpiroa berragertu eta mutilari bere odoletik apur bat elikatuz mutila ere banpiroa bilakatuko da, honela bien arteko maitasun harreman baten hasiera ahalbidetuz. Elijah Wood, Olga Kurylenko
Père-Lachaise 20. barrutia Wes Craven Père Lachaise hilerrirako bisita batean zehar, neska gazte batek bere mutilagunarekin harremana hautsiko du, honek bere burua Oscar Wilden mamuaren laguntzaz ludituko du. Emily Mortimer, Rufus Sewell, Alexander Payne
Faubourg Saint-Denis 10. barrutia Tom Tykwer Aktorea izaten saiatzen ari den bere neskalagunarekin hautsi ondoren, mutil gazte itsu batek heuren arteko maitasun harremanaren gailentzea eta gainbehera islatuko du. Natalie Portman, Melchior Beslon
Quartier Latin 6. barrutia Frédéric Auburtin eta Gérard Depardieu Gena Rowlands Banandutako bikote batek ofizialki dibortziatu aurretik taberna batean elkarrekin hitzordua egin eta heuren azken tragoxka hartuko dute. Ben Gazzara, Gena Rowlands, Gérard Depardieu
14. barrutia 14. barrutia Alexander Payne Payne eta Nadine Eid Carolek, lanbidez Coloradoko Denver hiriko postaria dena, Europako bere oporraldiko lehenbiziko egunaz gozatzen ari da, eta bere erdipurdizko frantsesez Paris zergatik maite duen errezitatzen du. Margo Martindale

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]