Edukira joan

Catzoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Catzoak
Historia
JatorriaEkuador
Catzoak arto txingortuekin.
Kakalardoak prestatu aurretik.

Catzoak (gaztelaniaz: Catzos con tostado) Ekuadorreko lurralde batzuetan jaten diren kakalardoak dira. Pichincha eta Carchi probintzietan etxean jaten dira baina Imbabura probintzian azoketan eta jatetxe tradizionaletan ere aurki daitezke. Hasierako janari gisa jaten da.

Catzo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Catzo" kakalardo horien izen orokorra da Ekuadorreko aipatutako lurraldetan, estaturaren iparraldean. Eurien lehenengo egunetan jasotzen dira, urriatik abendura.[1] Txerriki saborea omen dute. Bertakoek hauek bereizi egiten dituzte:[2]

  • Zuria: jaten da
  • Kafea: jaten da
  • Beltza: ez da jaten
  • Berdea: ez da jaten.

Prestatzeko errezeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catzoak prestatzeko, lehenik eta behin biltzeko lana egin behar da, nekazari eta indigenen komunitateetan eguzkia atera aurretik goizeko bostetan egun euritsua igaro ondoren egiten den zeregina da, kakalardoak ugaltzeko lurretik ateratzen direnean. Bildu ondoren, oskola, hegoak eta hankak kendu, garbitu eta irina zurian eta gatzean uzten dira bizpahiru egunez. Catzoen garbiketa prozesua egin dutenean, su txikian frijitzen dira intsektuak sortutako koipe berarekin eta tipula zuriz ondu daitezke. Beroa edo hotza zerbitzatzen da aurretik prestatutako arto txigortuarekin lagunduta.[3]

Nutrizio baloreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balore proteiko handia dute. Banan-banan hauek dira balore nagusiak:[1]

Emeak dira preziatuenan zeren eta zaborea hobetzen duen arrautza-poltsa eramaten baitute. Horrek ere nutrizio baloreak hobetzen ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]