Edukira joan

Cecilia Sarasola Iurrita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecilia Sarasola Iurrita

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1949 (76/77 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Cecilia Sarasola Iurrita (1949) euskal fisikaria eta EHUko Kimika Fakultateko irakaslea izan zen. Donostiako Tecnum Eskolako Fisika sailean lehenengo emakumea izan zen doktore titulua lortzeko 1979an Alicia D’Anjou-rekin batera.[1]

Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Donostian Nafarroako Unibertsitatean, eta bertan defendatu zuen 1979an "Morfologia, subestructura y cristalografia de las microestructuras de temple en algunas composiciones del sistema Fe-C" izenburuko doktorego-tesia (euskaraz: «Tenplaketa-mikroegituren morfologia, azpiegitura eta kristalografia Fe-C sistemako zenbait konposiziotan.»).[2]

40 argitalpen zientifikotik gora egin zituen nazioartean 1989 eta 2005 urteen artean, batez ere Jesus Ugalde, Xabier Lopez Pestaña eta Javier Torrealdea ikertzaileekin lankidetzan.[3][4][5] Urte hartan lana utzi behar izan zuen gaixotu zenean.

Euskarazko lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kalkulu diferentziala eta integrala.

Fisika, kimika eta matematika euskaraz lantzen aitzindarietako bat izan zen. 1990ean ikastaro bat eman zuen Udako Euskal Unibertsitatean Termodinamikari buruz, eta berak idatzi zuen termodinamikari buruz euskaraz argitaratutako lehenengo artikuluetako bat, Termodinamika itzulezinari buruz hain zuzen ere..[6][7][8]

Nikolai Piskunov matematikari errusiarrak idatzi eta analisi matematikoan mundu osoan klasikoa den Kalkulu diferentziala eta integrala liburu mardula 1992an euskaratu zuen taldean parte hartu zuen honako hauekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Patxi Angulo Martin, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Mari Jose Zarate Azkuna eta Enrike Zuazua Iriondo.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, bere jarduera akademikoan kokatzen diren 6 lan agertzen dira.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Escuela de Ingebieros Tecnun. Universidad de Navarra
  2. ↑ Sarasola Yurrita, Cecilia. (1979). Morfologia, subestructura y cristalografia de las microestructuras de temple en algunas composiciones del sistema fe-c. Universidad de Navarra (kontsulta data: 2025-07-13). [Betiko hautsitako esteka]
  3. ↑ «CECILIA SARASOLA YURRITA - Argitalpenak -Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-13).
  4. ↑ «CECILIA SARASOLA YURRITA - Ohiko lankideak - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-13).
  5. ↑ «Xabier López Pestaña - Sistema Vasco de Ciencia» research.science.eus (kontsulta data: 2025-07-13). [Betiko hautsitako esteka]
  6. ↑ Iurrita, Cecilia Sarasola. (1983). «Termodinamika itzulezina» ELHUYAR Txikia (9): 457–463. ISSN 0212-1735. (kontsulta data: 2025-07-13).
  7. ↑ Termodinamika itzulezina. Cecilia Sarasola. Elhuyar aldizkaria, 9. zbkia, 457-463
  8. ↑ Cecilia Sarasolaren argitalpenak DBLP datu-basean (2000-2012)
  9. ↑ Sarasola Iurrita, Cecilia. «Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2025-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.