Enrique Zuazua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau zientzialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Enrique Zuazua
Enrique Zuazua

{{{kargua}}}

Jaiotza 1961ko irailaren 28a
Eibar, Gipuzkoa


Enrique Zuazua Iriondo [1] Ikerbasque Zientzia-Ikerketarako Euskal Fundazioaren ikerlaria, Basque Center for Applied Mathematics zuzendari zientifiko sortzailea eta ikerlaria eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren (UAM) Matematika Aplikatuen arloko katedratikoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1961ean. OHO Ikastolan eta Eibarko La Salle Ikastetxean egin ondoren, batxilergoko ikasketak herri bereko Unibertsitate Laboralean burutu zituen. 1984ean Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV), Matematika Zientzietan lizentziatu eta, 1987an Doktoretza-titulua eskuratu zuen Unibertsitate berean, bi kasuetan, Fakultateko Aparteko saria lortuz. 1988an, Pierre et Marie Currie unibertsitatean doktoratu zen; bertan egindako ikasketak Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza bati eta “Collège de France” erakundeko Jacques Louis Lions katedrako “Allocation de Recherche” bati esker finantzatu zituen.

Hona hemen bere espezialitate-arloak (Matematika Aplikatuaren Barnean): Ekuazioak Deribatu Partzialetan, Sistemen Kontrola eta Analisi Numerikoa. Elkarrekin lotura duten gaiak dira eta horien azkeneko helburua Naturaren eta I + G + B-ko maila guztien gertakari anitzak eredutzea, aztertzea, konputazionalki simulatzea, eta azkenik, horiek kontrolatzea eta diseinatzea.

Ibilbide unibertsitarioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987-1988 ikasturtean zehar, Irakasle Elkartu izan zen EHUn, eta ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Matematika Analisiko irakasle titularra izan zen urte eta erdiz. 1990ean, Matematika Aplikatuko katedra lortu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta bertan, Matematika Aplikatuko Departamentuko eta Departamentuen Saileko zuzendari izan zen. 2001ean Madrilgo Unibertsitate Autonomora joan zen, bertan Matematika Aplikatuko Katedra du, nahiz eta gaur egun Ikerbasquen izan lanpostua. Honez gain, Basque Center for Applied Mathematics zuzentzen du, Eusko Jaurlaritzak oraintsu sortutako ikertegia, Matematikaren alderdi konputazional, aplikatu eta multidiziplinarren ikerketa sustatzeko asmoz. Gainera, duela gutxi sortutako Matematika Zientzien Institutu Mistoaren (ICMAT)[1] talde sustatzailearen kide izan da. Institutu hau Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak (CSIC) [2], Madrilgo Unibertsitate Autonomoak (UAM) [3], Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateak (UC3M) [4], eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) [5] osatzen duten patzuergoarena da.

Atzerriko hainbat ikastetxetan Irakasle Bisitari izan da. Horien artean honako hauek azpimarra ditzakegu: AEBetan, Courant Institute (New York) [6] eta Minnesotako eta Rice-ko Unibertsitateak; Río de Janeiron, Unibertsitate Federala; Cambridgeko Isaac Newton Institutua [7], zenbait frantziar unibertsitate ( Pierre et Marie Curie, Paris-Sud, Versailles, Orleans, Toulouse eta Niza Unibertsitateak besteak beste) eta Parisko Eskola Politeknikoa. Azken honetan Irakasle Laguntzaile gisa lau ikasturtez aritu zen. Ikerketa

Hemeretzi doktorego-tesi zuzendu ditu eta bere ikasle ohiek mundu osoan zehar postuak betetzen dituzte: Brasil, Txile, Txina, Mexiko, Errumania… Nazioarteko lankidetzari dagokionez, lan handia egin du Hegoamerikako zenbait herrialdetan, Portugalen, Magreben, Txinan, Iranen eta beste herrialdetan lankidetza-programak sustatuz.

Nazioarteko ehun kongresu baino gehiagotan hitzaldi gonbidatuak eman ditu. Horien artean honako hauek nabarmen ditzakegu: “Second European Congress of Mathematics", Budapest, 1996; ECCOMAS 2004, Jyväskylä-n (Finlandia); SMAI2005 Kongresua, Evian-en (Frantzia); FoCM2005 kongresua, Santanderren;Santiago de Compostelako ENUMATH2005-a; “International Congress of Mathematicians (ICM)", Madril, 2006 eta Vienako EQUADIFF 2007-a (Austria). Halaber, ikerketako hamaika ikastaro eman ditu hainbat ikastetxeetan, nazio barruan eta atzerrian. Nazioarteko makina bat gertakarietako Batzorde Zientifikoan parte hartu eta hartzen du. Horien artean ICM2006ko Programaren Nazioarteko Batzordea azpimarratzekoa da.

Plan Nazionaleko proiektuen Ikerlari Nagusia eta europar eta NATOko proiektuen nodo-koordinatzailea izan da 1990etik. Honez gain, Consolider-Ingenio 2010 programako Consolider Mathematica i-math proiektuaren ikerlari koordinatzaile lanetan dihardu (2007-2011, 7.500.000€). Gaur egun, Madrilgo Erkidegoko SIMUMAT proiektuaren (2006-2009, 800.000 €) Ikerlari koordinatzailea da ere. Bestalde, AIRBUS eta INTArekin [8] elkarlanean dabil PROFIT programaren DOMINO proiektuan, “Informatika aplikazioen garapena teknika berrien bidez diseinu aeronautiko optimorako".

“ESAIM:COCV" [9] aldizkariaren argitaratzaileen buru, “SIAM Journal on Control and Optimization"-eko editore eta beste aldizkari batzuen "Journal de Mathématiques pures et appliquées", “Mathematical Models and Methods in Applied Sciences”, “Numerische Mathematik”, “Systems and Control Letters”, “Asymptotic Analysis”, “Journal of Optimization Theory and Applications”, "Mathematica" edo “Collectanea Mathematica”) argitalpen-batzordearen kide da.

Plan Nazionaleko Matematika Programaren Kudeatzailea izateaz gain (2001-2004), zenbait nazioarteko paneletan parte hartu du: frantziar CNRS, ANR-an eta INRIA eta DFG alemaniarrean, beste agentzia batzuen artean. European Research Council-eko [10] “Advanced Grants” delakoentzako A Paneleko eta Nizako CIMPA-ren Batzorde Zientifikoaren (Centre International de Mathématiques Pures et Appliquées) [9] buru da. Hainbat Institutuko Batzorde Zientifikoaren kide da, horien artean: Coimbrako CIM-a (Centro Internacional de Matemáticas), Toulouse-ko CERFACS, Benasque-ko Pedro Pascual Zientzien Ikastetea eta M.Jaoua-k koordinatutako "Mathématiques et Developpement” UNESCO katedra.

Dibulgazio zientifikoko lan anitz egin ditu. Hori dela eta, Matematika Aplikatuen Espainiako Elkarteak (SEMA) birritan saritu du Matematika Zabaltzeagatik. Hainbat aldizkarietan argitaratu dituzte arlo honi buruzko idatzi dituen artikuluak: ARBOR, CIC-Network, SIGMA, DIVULGAMAT, La Gaceta de la Real Sociedad Matemática Española (RSME) eta Trasatlántica de Educación aldizkarietan, besteak beste. “Matemáticas y sus Fronteras” Madrid+d NotiWeb-aren “Matemáticas y sus Fronteras” izeneko blogaren fundatzailea izan da. RSME eta SEMA elkarteen kide inplikatua da, hainbat batzordeetan parte hartuz. Gaur egun, SEMA-ren Buletinaren Batzorde Zientifikoaren kide da.

Bere lanak (nazioarteko aldizkarietan 180 artikulu eta nazioarteko kongresuetan 70 artikulu argitaratu dituzte) oihartzun ikaragarria izan du eta ISI (Thompson) Institutuak “Highly Cited Researcher” gisa onartu zuen 2004ean. 2006ean Zientzia eta Teknologia arloko Euskadi Saria lortu zuen eta Eusko Ikaskuntzaren Zientzia, Arte eta Letren Akademiako, Jakiunde, osoko kidea izendatu dute. Innobasqueko, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Berrikuntza Teknologikoko Kontseilu Betearazlean parte hartzen du ere. Duela gutxi, “Matematiken eta Informazioko eta Komunikazioko Teknologien” Julio Rey Pastor 2007 Sari Nazionala (diziplina hauetan aurki dezakegun saririk nagusiena) jaso zuen Erregearen eskutik, beste arloetako sarituekin batera (Ignacio Cirac Saturain, Carlos Duarte Quesada, Luis A. Oro Giral eta Daniel Ramón Vidal).

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko euskarazko 10 lan baino gehiago dira.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]