Cecilio Erauskin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cecilio Erauskin
Bizitza
JaiotzaUbide1872ko urtarrilaren 31
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLegutio, 1938 (65/66 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartzaina

Cecilio Erauskin Aguirrezabala (Ubide, 1872ko urtarrilaren 31Legutio, 1938) Gorbeia mendiko artzaina izan zen.

Gorbeiako Patriarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorbeiako artzainen patriarkatzat hartuta, guztiek errespetatzen zuten eta bere hitz guztiek ontzat ematen zuten. Bere txabola Aldapamiñen zegoen, Eguiriñaora iristen zen bidezidorra hasten den tokian. Gaur egun txabola hondamen egoeran aurkitzen da. Bere ezaugarri nabariena eraikin nagusiari gorputz erantsi bat zeukala zen, gazta biltegi bezala funtzionatzen zuena eta gaztategie izenez ezagutzen zena. XX. mendearen hasieran F. Amador Arraudik honela deskribatu zuen: “(…)Eta bizilekuak artzainen bizitzak bezain xumeak dira, harriz, zurez eta lurrez eginak. Atea oso txikia da, guztiz makurtu behar da hartatik sartzeko Barrualdean egurra erretzen da eta horren keak gazta onak osatzeko erabiltzen da; gaztak barru guztia inguratzen dute, apaletan lerrokatuta”.

Mendizaleen aingerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cecilio, Gorbeia igotzen hasi ziren mendizaleei aterpea emateko lehen artzainetako bat izan zen. Izan ere, Manuel Bacigaluperen gorpua aurkitu zuen 1927ko uztailaren 30ean igoera batean amildu zena. Hurrengo egunean, uztailaren 31an, Bizkaiko Mendizale Federazioak, federazio horren zilarrezko medaila ezarri zion mendizaleei emandako laguntzagatik eta bereziki Bacigaluperen gorpua aurkitzeagatik.

Felix eta Sotero Erauskin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cecilio, Felix Erauskinen, xabalina, pisu eta disko jaurtitzaile mitikoa, aita da, estilo español jaurtitzeko metodoa sortu zuena. Felixek, aita laguntzen zuen artaldea zaintzen, eta Ceciliorekin batera makila ahalik eta distantziarik handienera jaurtitzera jolasten zuten. Maisu batek nola egiten zuen ikusi, eta kirol hori egitera animatu  zuen.

Sotero Erauskinen aita da  baita ere, Alan Lomax etnomusikologoak “Bartarratsian ezkongai nintzen” abestia grabatu ziona 1952. urtean bere “The Alan Lomax Collection: the spanish recordings: Basque Country: Biscay and Guipuzcoa”  bilduman gordetzeko. Rounder Recordsek argitalatu zuen 2001. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gorbea. Federación Vizcaína de Montaña (1992. urteko reedizioa)
  2. La Gran Enciclopedia Vasca (1981). Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca: Bilbo
  3. Muñoyerro, I. (2018ko urtarrilak 8). La emblemática cumbre que se alza entre Bizkaia y Álava ofrece monte para todos los estilos y encierra riesgos como cualquier macizo alpino. El Correo