Celtic punk
| Celtic punk | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sorrera-urtea | 1984 |
| Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
| Honen izena darama | musika zelta eta punk |
| Ezaugarriak | |
Celtic punk (euskaraz Punk zelta) zelta musika eta punk musika elkarnahastuz sortutako musika mota da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika mota honen sortzailea 1980ko hamarkada hasieran Londres hiriburuko The Pogues talde ezaguna izan zen, Shane MacGowan abeslaria zaletua zen irlandar musika herrikoia eta garai hartan Erresuman Batuan indartsu zegoen punk musika uztartuz. Celtic punk musika taldeak maiz irlandar eta eskoziar folk abesti herrikoien egokitzapenak, politikari buruzko abestiak (bereziki Irlandako musika matxinoa) nahiz heurek sorturiko abestiak jo ohi dituzte. Musika talde hauen ohiko gaiak honako hauek dira: politika, historia, kultura, edanzaletasuna edo zurruta eta langile klasearen harrotasuna.
Musika talde hauek Irlanda, Eskozia, Gales, Bretainia edota herrialde horretako etorkinak bizi diren herrialdekoak izan ohi dira, bereziki AEB, Kanada eta Australia, baina 1990eko hamarkadan Ekialdeko Europan ere ugari sortu ziren, adibidez Serbia nahiz Txekiar Errepublikan.
Celtic punk musika talde ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Pogues,
Ingalaterra /
Irlanda - Roaring Jack,
Australia - The Real McKenzies,
Kanada - The Men They Couldn't Hang,
Ingalaterra - The Mahones,
Kanada - Dropkick Murphys,
AEB - Flogging Molly,
AEB - Flatfoot 56,
AEB - Young Dubliners,
AEB - Mill a h-Uile Rud,
AEB - Oi Polloi,
Eskozia - Blood or Whiskey,
Irlanda - Les Ramoneurs de menhirs,
Bretainia - Pipes and Pints,
Txekia - Orthodox Celts,
Serbia - Irish Stew of Sindidun,
Serbia