Cerverako gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cerverako gudua
Errekonkista
Data 1000ko uztailaren 29a
Lekua Cervera haitza, Espinosa de Cervera
Emaitza Omeiatarren garaipena
Gudulariak
Banner of arms kingdom of Castile.svg Gaztelako konderria
Arrano beltza.svg Iruñeko Erresuma
Banner of arms kingdom of Leon.svg Leongo Erresuma
Umayyad Flag.svg Kordobako kaliferria
Buruzagiak
Banner of arms kingdom of Castile.svg Antso Gartzea I.a
Banner of arms kingdom of Castile.svg Gartzia Gomez
Umayyad Flag.svg Almanzor
Indarrak
Ezezagunak Ezezagunak
Galerak
Ezezagunak 700

Cerverako gudua (gaztelaniaz: Batalla de Cervera; arabieraz: معركة صخرة جربيرة‎) Burgosko herri horretatik gertu 1000ko uztailaren 29an izandako gudua izan zen. Guduan Gaztelako kondea zen Antso Gartzea I.ak eta Saldañako kondea zen Gartzia Gomezek nafar, leondar eta gaztelar gudarosteek osatutako armada zuzendu zuten andalustarren armadaren kontra.[1]

981ean Ruedako guduan egin zutenetik, kristauek lehendabizikoz eraso zuten lur zabalean eta, gainera, Almanzorren aurkako lehenengo koalizioa izan zen.

Kristauek armada musulmanaren bi hegalak eraso zituzten. Almanzorrek atzera-egitearen itxura egin ondoren, berak aukeratutako gudu-zelaian berriro kristauei aurre egin zien. Andalustarren garaipena erabateko izan zen, nahiz eta 700 erori izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Martínez Díez, Gonzalo (2005), El condado de Castilla, 711–1038: La historia frente a la leyenda, Marcial Pons Historia .