Gaztelako Konderria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztelako konderria» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gaztelako Konderria
Condado de Castilla
Comitatus Castellae
850 – 1065
Leongo Erresumako feudoa
Gaztelako konderriko bandera

Gaztelako konderriko armarria

Map Iberian Peninsula 1000-es.svg
Gaztelako Konderria, 1000 inguruan
Geografia
Hiriburua Burgos
Kultura
Hizkuntza(k) Antzinako gaztelania, euskara eta mozarabiera
Erlijioa Kristautasuna, paganismoa, judaismoa eta islama
Historia
Aurrekoa
Royal Banner of Leon.svg Leongo Erresuma
Ondorengoa
Gaztelako Erresuma Royal Banner of the Kingdom of Castile.svg

Gaztelako Konderria (gaztelaniaz: Condado de Castilla; latinez: Comitatus Castellae) Leongo Erresumako konderrietako bat izan zen. 1065ean independizatu zen, Gaztelako Erresuma eratuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musulmanak Iberiar penintsulako erresuma bisigodoaz jabetu zirenean, iparraldeko mendialdeetara jo zuten godoek, eta Asturias eta Kantabriako lurretan finkatu ziren. Musulmanen erasoari aurre egiteko, konderri batzuk sortu zituen Asturiasko Erresuma godoak ekialdeko lurretan, euskal lurraldeekiko mugetan. Gaztela izena eman zitzaion godoen lurraldeari (latinez castella, «gazteluak edo gotorlekuak»).

Boterea finkatu zuen lehendabiziko erregea, Alfontso II.a (759-842) izan zen, Karlomagnoren espedizioak aprobetxatuz. Ramiro I.a (791-850) al-Andalusi irabazitako lurraldeak atxiki eta zabaldu zituen. Ramiro hil ondoren, Ordoño I.a (821-866) oinordekoak ezin izan zuen eskualdea kontrolatu, eta haren sasianaia Rodrigok (?-873) Gaztelako Konderria sortu, eta Arabarantz hedatu zuen. Autonomia handiz jardun zuten hasieratik Gaztelako kondeek, Asturiasko erregearengandik urrun, eta IX. mendean berean hasi ziren Gaztelako kondeen eta Asturiasko Koroaren arteko gatazkak. Gisa berean, IX. mendean hasi ziren Gaztelako lurrak hegoaldera zabaltzen, eta 884. urtean sortu zuten Burgosko hiria.

Asturiasko erregeen mendean zeuden oraindik Gaztelako kondeak. X. mendean sortu zen Gaztelako konderri independentea, Fernan Gonzalez kondearen eskutik (930-970). Fernan Gonzalezek bildu zituen Gaztelako konderri guztiak eta garaipen handiak lortu zituen arabiarren aurka (Simancasko gudua, 939; San Esteban de Gormazko gudua, 955). IX. mende bukaeran areagotu zen Leongo Erresumaren, Gaztelako Konderriaren eta Nafarroako Erresumaren arteko liskar giroa, eta 1029. urtean geratu zen Gaztela Nafarroako Koroaren esku, Gartzea II.a Santxez Leónen hil zutenean.

Gaztelako kondeen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiasko Erresumako ekialdeko marka (hauteskunde bidezkoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelako Konderria (oinordetza bidezkoak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lara leinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Semero leinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaztelako Konderria Aldatu lotura Wikidatan