Cesk Freixas
Cesk Freixas | |
---|---|
(2011) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sant Pere de Riudebitlles, 1984ko apirilaren 17a (40 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, musikagilea, politikaria, musikaria eta estudioko musikaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Jorge Drexler, Ani DiFranco, Bon Iver, Ovidi Montllor, Silvio Rodríguez eta Inadaptats |
Izengoitia(k) | Cesk Freixas |
Genero artistikoa | herri-musika herri-musika protesta abestia |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra klasikoa gitarra akustikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuneko Hautagaitza |
ceskfreixas.cat | |
Cesk Freixas (Sant Pere de Riudebitlles, 1984ko apirilaren 17a) penedestar kantautore bat da. Freixasek maketa bat, bi lan diskografiko eta beste kantautore batzuen bertsioen bilduma bat editatu ditu, Katalan Herrietako protesta eta autore kanta errekuperatzen laguntzeko asmoz.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004. urte hasieran, Freixasek proiektu politiko-musikal bat gauzatu zuen, bere aburuz ahaztutako eta gutxi aintzatetsitako autore kantaren sonoritatea protestarekin batzeko, eta aldi berean olerkigintza adierazpide lez erabiltzeko.
Set voltes rebel (Bullanga Records, 2005) bere lehen lana izan zen, non tradiziozko autore kantatik abiatuz rockaren eta rumbaren eremuan sartzen den, agerian geldituz izaera nazionaleko, sozialeko eta -ezinbestez- pertsonaleko erreibindikazioak. Les veus dels pobles lliures, 2006an Els Altres Bandais bere bandarekin lagundurik, Ceskek lurralde katalanetan eta atzerrian aurkeztutako ikuskizuna da: autore internazionalen bertsioekin konbinatutako bere lehenengo diskako tema berrinterpretatuak. 2006an herri-bozketaz Enderrock aldizkariko bigarren klasifikatua izanik, Freixasek bigarren tokia irabazi zuen artista onena, diska onena, abesti onena eta zuzeneko onena kategorietan.
2007ko ekainean El camí cap a nosaltres kaleratu zuen, penedestar kantautorearen bigarren lan diskografikoa. Bertan are gehiago sakontzen du abesti tradizionalaren sustraietan, eta gaur egunera arte gutxi landutako alorrak aztertzen ditu tematika oso pertsonalekin, talde-erreibindikazioaren birbaieztapena nabarmenduz. Horretarako atonketa musikal minimalistak eta hitz intimista bezain kritikoak darabiltza. Diska, Magí Batallaren zuzendaritza eta produkzio musikalarekin, 2007ko martxo, apiril eta maiatzean grabatu zen, Sant Adurní d'Anoian: jazzetik poperako eta rocketik latinerako estiloko hamabi tema, zeinak, autorearen musikaren irazkitik pasaturik, agerian uzten duten kantautoreen eszena nazionala erreibindikatzen jarraitzeko nahia.
2005etik Trobada de Cantautors dels Països Catalans ekitaldiaren produkzioan hartzen du parte, bere jaioterrian ospatzen dena eta VerdCel edota Pau Alabajos bezalako artista valentziarrak bildu izan dituena.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004: Maketa (autoedizioa)
- 2005: Set Voltes Rebel (Bullanga Records)
- 2006: Les Veus dels Pobles Lliures (autoedizioa): bertsioen bilduma
- 2007: El Camí cap a Nosaltres (autoedizioa)
- 2007: Per Alcoi i Per... (L'Altra Campanya): L'ultima fada abestia dauka
- 2009: La mà dels qui t'esperen (Temps Record)
- 2012: Tocats pel foc (Temps Record)
- 2014: Protesta (Temps Record)
- 2017: Proposta (DMusical)
- 2019: Festa Major (U98)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- CeskFreixas.cat webgune ofiziala
- Qui sap si la tendresa MÉSVilaWeb-eko Freixasen bloga
- Myspace.com Cesken orri ofiziala
- Cantautors.cat Cesk Freixasen fitxa