Jorge Drexler
Itxura
Jorge Drexler (Montevideo, 1964ko irailaren 21a - ) judu jatorriko uruguaitar abeslari eta aktorea da, bereziki bakarlari liriko moduan ezaguna. Bere gurasoak bezala, medikuntza ikasi zuen, otorrinolaringologian berezituz. Txikitatik musika hezkuntza trinkoa ere jaso zuen. 1995 urtean lortu zuen ospea, aurretik Uruguain sari zenbait irabaziak bazituen ere. Ana Laan abeslariarekin ezkonduta egon ondoren, banandu egin zen. Egun, Leonor Watling aktorearen mutil laguna da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Uruguaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |