Inadaptats

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Inadaptats
Datuak
Jatorria Vilafranca del Penedès (Katalunia)
Musika mota Oi!, hardcore,
Urteak 1990 ingurutik 2005era arte
Produkzioa
Diskoetxea(k) Capità Swing, Gora Herriak, Bullanga Records
Taldekideak
Informazio gehigarria
MusicBrainz fccd1ae4-bdfa-429c-8861-e071ee351bc0

Inadaptats Vilafranca del Penedeseko (Katalunia) musika taldea izan zen, 90etako hamarkadaren hasieran sortua. Euren musikan Oi!a, hardcorea eta metala nahasten ziren, azken disketan rap eta ska zertzeladak sartuz. Bai musika bai politikaren arloan Rage Against the Machine, Habeas Corpus, Brams edo Negu Gorriak bezalako taldeen eraginak islatzen ziren.

Euren burua komunista, eta katalan abertzale eta independetista bezala definitzen zuten: "Inadaptats Katalan Herrietan utopia zabaltzea xede duen talde politiko-musikal kontrainformatiboa gara". [1]

2000ko hamarkadaren hasieran Bullanga Records sortu zuten, Negu Gorriakek sortutako Esan Ozenkiren eredua jarraituz. Taldeak iraun bitartean, 2005 arte, zazpi estudioko diska irarri zituzten, euren artean Ovidi Montllor kantautoreari omenaldi bat.

2005ean azken kontzertua eman zuten euren herrian, 3 ordukoa eta egin zituzten jendetsuenetako bat, bertako Ateneoaren 12. urteurrenean. Urtebete geroago kontzertuan irarritako DVDa kaleratu zuten. Euren agurretik arrazoirik ez ematea kritikatu zen. Gaur egun taldekideek Antitank, Roig eta La Fera Ferotge bezalako proiektuak daramatzate aurrera.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ernest Larroya - bateria eta koroak
  • Jokin Pérez «Txuta» - gitarra
  • J.A. Hernàndez «Thrashoo» - gitarra eta koroak
  • Àlex Vendrell - ahotsa
  • Xavi Pérez «Bull» - baxoa eta koroak

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Split-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Inadaptats botiboti.org-en