Edukira joan

Cetshwayo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cetshwayo

Bizitza
JaiotzaEshowe (en) Itzuli, 1826
Herrialdea Zulu Erresuma
Talde etnikoaZulua
HeriotzaEshowe (en) Itzuli1884ko otsailaren 8a (57/58 urte)
Familia
AitaMpande kaSenzangakhona
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAnglo-Zulu Gerra
Battle of Ndondakusuka (en) Itzuli

Cetshwayo kaMpande (ᵏǀétʃwajo kámpande ahoskatua; Eshowe, c.1826ib., 1884ko otsailaren 8a) 1873 eta 1884 artean zuluen erregea eta 1879ko Anglo-Zulu Gerran bere komandanteburua izan zen. bere izena Cetawayo, Cetewayo, Cetywajo edota Ketchwayo ere transliteratu dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cetshwayo errege familia zuluan jaio zen. Bere aita, Mpande, bere aurrekoa izan zen, eta bere osaba Shaka ere erregea izan zen. Bere ama Ngqumbazi erregina izan zen. 1856an, bere anaia gazteena zen Mbulazi (edo Mbuyazi) garaitu eta hil zuen gudu batean, ordura arte bere aitak oinordekotzarako zuen gogokoena. 1873an bere gurasoa hil zenean Cetshwayo tronura igo zen.[1]

1879an, Frederic Thesiger, Lord Chelmsforden agindupean zeuden britainiarrek Zululandia inbaditu zuten eta, denbora batez aurre egin ahal izan zien arren, urte berean Ulundiko guduan garaitua eta preso hartua izan zen. Bere harrapaketa ere bere erregealdiaren amaiera izan zen.

Behin preso hartuta, erbestera bidali zuten. Beranduago, Londresera bidaiatzea eta Viktoria Erresuma Batukoa erregina ezagutzea baimendu zioten. Erreginak 1883an Hegoafrikara itzultzeko aukera eman zion bere antzinako erresumaren zati bat gobernatzeko. Hala ere, ez zioten armada bat izaten utzi eta, gainera, bere lurraldearen zati bat beste agintari zulu bati eman behar zion. Ondorioz, Eshowera erretiratu behar izan zuen bere seme Dinizulurekin, eta hurrengo urtean han hil zen.[2]

1884ko maiatzaren 20an, boer mertzenarioen laguntzarekin, Dinizulu, bere aitaren tronurako oinordekoa, errege izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mark R. Lipschutz, R. Kent Rasmussen. (1989). Dictionary of African Historical Biography. University of California Press, 44-45 or. ISBN 0520066111..
  2. (Ingelesez) «King Cetshwayo» South Africa History Online.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Zulu Erresuma
Artikulu hau Zulu Erresumako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.