Chakir El Homrani Lesfar
Chakir El Homrani Lesfar (Bartzelona, 1979) soziologo eta politikaria da. Parlamentari hautatua izan zen, Kataluniako Parlamenturako, XI Legegintzaldian Bartzelona probintzian Junts pel Sí-ko zerrendan 15. posizioan. Kataluniako Parlamentuko XII. Legegintzaldian ere hautatua izan zen Esquerra Republicana de Catalunya-ko listan, Bartzelonan 21. posizioan. Kataluniako Generalitatean Lan, Gizarte Gaiak eta Familiako Kontseilaria da 2018ko maiatzaren 19tik, Quim Torra i Pla Presindent-ak izendatuta.
2018ko maiatzaren 19az geroztik Kataluniako Generalitatearen Lan, Gizarte Gaiak eta Familia Saileko Kontseilaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Granollersko Can Bassa auzoan bizi da. Lizentziatua da soziologian. 2004an hasi zen militatzen ERC alderdian Granollers-en.[1] 23 urte zituela izendatu zuten Antolaketarako idazkari Avaloten, Kataluniako UGTko adar gaztean. Lau urte geroago, 2007an, bozeramaile hautatua izan zen, Òscar Riu ordezkatzeko.[2] Lau urtez aritu zen postu horretan, 2011ko otsailean Daniel Garcíari kargua utzi zion arte.[3] Gero urte batzuetan lan egin zuen uraren sektorean, ingurumenean, lanbide heziketan eta sektore pribatuan.
2015eko udal hauteskundeetan hirugarrena izan zen ERC - Acció Granollers per Granollers listan, eta lortu zituzten hiru eserleku.[4] Homrani zinegotzi bihurtu zen. ERCk proposatuta Junts pel Sí-ko listan 15. posizioan joan zen Kataluniako Parlamenturako Hauteskundeetan 2015ean.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kataluniako Generalitateko kontseilariak
- ERCko politikariak
- Kataluniako soziologoak
- Bartzelonarrak
- Kataluniako Parlamentuko XIII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko XII. legegintzaldiko diputatuak
- Kataluniako Parlamentuko XI. legegintzaldiko diputatuak
- Junts pel Síko diputatuak Kataluniako Parlamentuan
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak