Carme Forcadell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carme Forcadell
Via Catalana Barcelona Plaça Catalunya 62-edit.jpg
(2013)
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2018ko urtarrilaren 17a - 2018ko martxoaren 22a - Chakir El Homrani Lesfar
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2017ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Seal of the Generalitat of Catalonia.svg
14. Kataluniako Parlamentuko presidentea

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 28a
Núria de Gispert - Roger Torrent
Asamblea Nacional Catalana (logotipo).svg
2. president of the Assemblea Nacional Catalana (en) Itzuli

2012ko apirilaren 22a - 2015eko maiatzaren 6a
Dolors Marin Tuyà (en) Itzuli - Jordi Sànchez i Picanyol
Escut de Sabadell.svg
Town Councilor of Sabadell (en) Itzuli

2003ko ekainaren 14a - 2007ko ekainaren 16a
Hautetsia: 2003 Spanish local elections (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Maria Carme Forcadell Lluís
Jaiotza Xerta1955eko maiatzaren 29a (65 urte)
Herrialdea  Katalunia
Bizilekua Sabadell
Xerta
Familia
Ezkontidea(k) Bernat Pegueroles
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa lizentzia
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, politikaria, bigarren mailako irakaskuntza katedraduna, kultura-ekintzailea, idazlea eta aholkularia
Lantokia(k) Bartzelona
Enplegatzailea(k) TVE Catalunya (en) Itzuli  (1979 -  1982)
Ministry of Education of Catalonia (en) Itzuli  (1985 -
Jasotako sariak
Kidetza Assemblea Nacional Catalana
Òmnium Cultural
Comissió de la Dignitat (en) Itzuli
Plataforma per la Llengua
Q11941940 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Politikari independente
Kataluniako Ezker Errepublikanoa
IMDb nm5296243
carmeforcadell.cat
Carme Forcadell signatura.svg

Carme Forcadell i Lluís (Xerta, Baix Ebre, 1955eko maiatzaren 29a[1]) Plataforma per la Llengua erakundeko sortzaileetako bat da, baita Sabadellgo Òmnium Cultural erakundeko zuzendaritzako kidea eta Assemblea Nacional Catalana ("Kataluniar Biltzar Nazionala") erakundeko lehendakaria ere.

2015eko irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeen ondoren (Junts pel Sí zerrendaren 2. tokian agertu zen), 2015eko urriaren 26an Kataluniako Legebiltzarreko presidente izendatua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Filosofia eta Komunikazio Zientzietan lizentziatua eta Katalan filologian masterduna da. 1985tik aurrera Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailean funtzionario gisa lan egiten du, 1992tik aurrera Hezkuntza Saileko Katalanezko Irakaskuntza Zerbitzuaren hizkuntz normalizaziorako koordinatzaile lanetan dabil, 2004. urtetik Vallès Occidental eskualdeko hizkuntz interkulturalitateko eta gizarte koheziorako aholkularia ere bada. Irakaskuntza nahiz hizkuntzalaritza eta literaturazko liburuak argitaratu ditu, bai eta hiztegi bat ere. Hainbat hedabideetan hizkuntz planifikazioa, hizkuntza eta nortasunari buruz ere idatzi izan du.

Duela urte askotatik hainbat erakunderekin elkarlanean aritu izan da ere, eta Plataforma pel Dret de Decidir ("Erabakitzeko Eskubidearen Plataforma") erakundean komunikazio batzordeko kidea da. Bestalde, 1999z geroztik Esquerra Republicana alderdiko kidea ere bada.[2] 2012ko udan Katalunian barna ibili zen independentziaren aldeko martxa koordinatu zuen eta irailean "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioko antolatzaileen bozeramailetako bat izan zen.

Kataluniako prozesu independentistaren alde egindako lanagatik, espainiar botere politiko eta judizialak preso politiko sartu zuten 2018ko martxoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marc Bataller, “L'actitud hostil d'Espanya ens ajudarà a tenir estat”, Carme Forcadelli elkarrizketa El Punt Avui egunkarian, 2012ko apirilaren 30a, 4. orr.
  2. Bere webguneko curriculuma (Katalanez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carme Forcadell Aldatu lotura Wikidatan