Charles de Gaulle (R 91)
| Charles de Gaulle (R 91) | |
|---|---|
| Fabrikazioa | |
| Fabrikatzailea | Naval Group |
| Ekoizpen-lekua | Bresteko armategia |
| Historia | |
| Eskaera | 1986ko otsailaren 3a |
| Gila jartzea | 1989ko apirilaren 14a |
| Uretaratzea | 1994ko maiatzaren 7a |
| Esleipena | 2001eko maiatzaren 18a |
| COVID-19 pandemic on Charles de Gaulle | 2020ko apirila |
| Kudeatzailea | Frantziako Itsas Armada |
| Erregistro-herrialdea | Frantzia |
| Gatazka | Opération Chammal (en) |
| Honen parte | Force d'action navale (en) |
| Ezaugarriak | |
| Dimentsioak | 9,43 ( |
| Erruna | 64 m |
| Zingoa | 9,43 m |
| Abiadura | 27 kn |
| Osagaiak | flight deck (en) K15 (en) |
| Identifikazioa | |
| Berezko-portua | Toulon |
Charles de Gaulle (R 91) Frantziako hegazkin-ontzi bakarra da, Frantziako Itsas Armada bandera-ontzia dena. Hamargarren hegazkin-ontzi frantziarra da, eta energia nuklearraren bidez propultsatutako bere klaseko lehen ontzia,[1] baita estatubatuarra ez den lehen hegazkin-ontzi nuklearra ere. Bere izena Charles de Gaulleren omenez jaso zuen, frantziar armadako jeneral, Bigarren Mundu Gerran Frantzia Askeko burua eta Errepublikako Presidentea izan zena.
Itsasontziak Dassault Rafale M eta E-2C Hawkeye klaseko hegazkinak garraiatzen ditu. Europako bigarren ontzirik handiena da Almirante Kuznetsov errusiar hegazkin-ontziaren ondoren, eta, beharbada, kontinenteko hegazkin-ontzirik boteretsuena. CATOBAR motako hegazkin-ontzi bat da, eta Nimitz motako hegazkin-ontzien katapulta-mota bera erabiltzen du (C13 lurrun-katapultak hain zuzen ere).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Webster, Paul. (1993). «French Foil MI6 Carrier Snoop» The Guardian.