Edukira joan

Charlotte von Ahlefeld

Wikipedia, Entziklopedia askea
Charlotte von Ahlefeld

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharlotte von Seebach
JaiotzaStedten am Ettersberg (en) Itzuli1781eko abenduaren 6a
HerrialdeaSaxe-Meiningen
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaTeplice1849ko uztailaren 27a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Johann Rudolph von Ahlefeldt (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Izengoitia(k)Elisabeth Selbig, Elise Selbig, Natalia, Ernestine, Erna, Felicitas eta Marie Müller

Charlotte Sophie Luise Wilhelmine von Ahlefeld (Ottmannshausen, Berlstedt, Turingia, 1781ko abenduaren 6a -Teplice, Bohemia, 1849ko uztailaren 27a) alemaniar nobelagilea izan zen. Eleberri batzuetarako Elise Selbig ezizena erabili zuen, eta Natalia bere poema-liburu batzuetarako.

Von Ahlefeld Erfurtetik gertu jaio zen, Charlotte von Seebach gisa, Hanoveko Erresumako familia noble batean. Haren aita komandantea zen, eta irakasle partikular eta institutrizez jositako hezkuntza jaso zuen Charlottek.

Gaztetan hasi zen idazten, eta 1797an argitaratu zuen lehen eleberria, Goetheren kritika onak jasoz. Schleswigeko lur-jabe batekin (Johann Ritter von Ahlefeld) ezkondu zen 1798ko maiatzaren 21ean. 1807an banandu ziren, baina Schleswig-en bizitzen jarraitu zuen 1821 arte, Weimarrera bizitzera joan eta Charlotte von Stein-en lagun egin zen. Osasun ahula zuen eta 1846an balneario batean hil zen 67 urte zituela .

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Liebe und Trennung, oder merkwürdige Geschichte der unglücklichen Liebe zweyer fürstlicher Personen jetziger Zeit (Weißenfels 1797)
  • Maria Müller (1799)
  • Die Bekanntschaft auf der Reise (Berlín 1801)
  • Die Stiefsöhne
  • Therese (Hamburgo 1805)
  • Briefe auf einer Reise durch Deutschland und die Schweiz im Sommer 1808
  • Altona (1810)
  • Franziska und Änneli (1813)
  • Erna (1819)
  • Felicitas (1825)
  • Der Stab der Pflicht (1832)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • «Ahlefeld, Charlotte Sophie Luise Wilhelmine». The American Cyclopaedia 1. 1873. p. 211. 
  • (alemanez) Karl Goedeke (1875). «Ahlefeldt, Charlotte von». Allgemeine Deutsche Biographie 1. p. 160.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]