Edukira joan

Chelow kabab

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chelow kabab
Kebab
Historia
JatorriaQajar dinastia

Chelow kabab (persieraz: چلوکباب‎čelow-kabāb, tʃelowkæˈbɒːb ahoskatua) Irango sukaldaritzako plater nazionaltzat hartzen den kebab mota bat da.[1] Platera oso sinplea da eta basmati arroz onduarekin eta azafraiarekin (čelow) osatuta zerbitzaten dute. Plater hau hain da ezaguna, gaur egun Irango edozein lekutatik zerbitzatzen dutela, baina tradizionalki iparraldearekin lotzen da.

Zerbitzatzeko modua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroza zerbitzatzearen antzinako tradizioa latazko estalki batekin estaltzea da. Hau oinarrizko irandar elikagaiekin zerbitzatzen dute, gainean gurina eta parrillan prestatutako tomateak dituen arrozaren ondoan. Somagh ogia ere prest dago bere ondoan. Osagarriak hasieran zerbitzatzen dituzte, eta kababek berehala jarraitzen diete; kababak mahaira eramaten ditu zerbitzariak. Ezkerreko eskuan pintxo batzuk izaten ditu eta eskuinean ogi biguna (nān-e lavāsh tipikoa izanda).[2]

Ipar-ekialdeko ohitura zahar baten arabera (Tabriz aldekoa), arrozaren gainean arrautza gordinezko kasket bat jartzen dute. Izan ere, hala eskatzen ez bada, jatetxe gehienek ez dute arroza horrela zerbitzatzen.

Doogha da chelow kababa laguntzeko erabiltzen den edari tradizionala. Jogurtarekin egindako edari bat da, mendarekin eta gatzarekin ondua, eta, batzuetan, ur mineralarekin irakitua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Shaida, Margaret. (1992). Chellow-Kabab – The National Dish of Iran. in: Oxford Symposium on Food and Cookery 1991: Public Eating. Londres: Prospect Books, 272 or. ISBN 9780907325475..
  2. (Ingelesez) Batmanglij, Najmieh. (2007). A Taste of Persia: An Introduction to Persian Cooking. I.B. Tauris, 54 or. ISBN 9781845114374..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.