Tabriz

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tabriz
Irango udalerria
Tabriz Mosaic Logo.jpg
Administrazioa
Estatua  Iran
Probintzia Ekialdeko Azerbaijan
Postakodea 51368
Geografia
Koordenatuak 38° 05′ 00″ N, 46° 17′ 00″ E / 38.083333333333°N,46.283333333333°E / 38.083333333333; 46.283333333333Koordenatuak: 38° 05′ 00″ N, 46° 17′ 00″ E / 38.083333333333°N,46.283333333333°E / 38.083333333333; 46.283333333333
Tabriz hemen kokatua: Iran
Tabriz
Tabriz
Garaiera 1.340 metro
Eremua 324 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria 1.494.998 biztanle
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 041
Ordu-eremua UTC+03:30
Webgune ofiziala

Tabriz[1] (persieraz/azerbaijaneraz:تبریز ; tæbˈriːz ahoskatua) Irango ipar-mendebaldeko muturreko hiria da, Ekialdeko Azerbaijan probintziako hiriburua, Quri Txay ibaiaren ertzean kokaturik dagoena. 2011n 1.494.998 biztanle zituen[2]. Unibertsitatea eta aireportua ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tabriz ipar-mendebaldeko Iranen dago, Ekialdeko Azerbaijan probintzian, Eynali and Sahand mendiguneen artean. Eskualde horretan lurrikara ugari gertatzen dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak estepako klima hotza dauka, BSk, Köppen klima sailkapenaren arabera.

Datu klimatikoak (Tabriz, 1951–2010, muturrekoak 1951–2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 19.0 25.6 31.2 33.8 39.0 42.0 41.0 38.0 30.6 23.4 21.8 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.3 4.9 10.6 17.0 22.8 28.8 32.8 32.7 28.3 20.7 12.0 5.2 18.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -1.7 0.5 5.6 11.5 16.7 22.1 26.0 25.9 21.4 14.5 7.1 1.2 12.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.0 -22.0 -19.0 -12.0 0.6 4.0 7.0 10.0 4.0 -4.0 -17.0 -19.5 -25.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.7 -3.9 0.6 6.0 10.7 15.4 19.3 19.1 14.5 8.4 2.1 -2.9 7.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 22.0 24.2 40.0 51.6 41.1 16.4 5.6 3.3 7.9 22.5 27.1 22.1 283.8
Euri egunak (≥ 1 mm) 4.9 5.3 7.7 8.8 7.3 3.2 1.2 0.6 1.3 4.3 4.9 5.0 54.5
Elur egunak (≥ 1 mm) 9.3 7.9 4.9 1.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.8 6.2 31.4
Eguzki orduak 125.9 146.3 179.7 200.8 268.7 334.3 352.5 337.7 301.4 231.6 180.3 136.8 2796.0
Hezetasuna (%) 72 69 61 56 50 40 36 36 39 51 65 71 53
Iturria: chaharmahalmet[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII. mendearen bukaeran, mongol agintarien garaian, alegia, Irango hiriburu eta intelektualen gune nagusi izan zen. Safavien garaian, halaber, Persiako hiriburua izan zen. Turkiarren eta errusiarren mende egon zen ondoren. 1946an Azerbaijango Errepublika Demokratikoko hiriburu egin zuten, baina berehala konkistatu zuten irandarrek. Lurrikara ugari izan dira hirian (K. a. 791, K. o. 858, 1041, 1721, 1727, 1780).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo barrutiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Parvaz (persieraz: شهرک پرواز‎)
  • Golxahr (persieraz: گلشهر‎)
  • Zafaranieh (persieraz: زعفرانیه‎)
  • Rajae Xahr (persieraz: رجائی شهر‎)
  • Yaghtxian (persieraz: شهرک شهید یاغچیان‎)
  • Marzdaran (persieraz: شهرک مرزداران‎)
  • Eram (persieraz: شهرک ارم‎)
  • Abresan (persieraz: آبرسان)‎
  • Vali Asr (persieraz: کوی ولی عصر‎)
  • Elahi Parast (persieraz: کوی الهی پرست‎)
  • Ferdows / Shah Gölü (persieraz: کوی فردوس-شاهگلی‎)
  • Ferexteh (persieraz: کوی فرشته‎)
  • Roxdieh (persieraz: شهرک رشدیه‎)
  • Mirdamad (persieraz: میرداماد‎)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkataritza eta industria (ehungintza, petrolio-findegiak, nekazaritzarako makineria, eraikuntzarako gaiak, motorrak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrikara ugari gertatzen diren eremuan dagoen arren monumentu ugari gorde ditu. Aipagarriak dira, besteak beste, 1465-1466 urteetako Musjed-e Kabud meskita (Meskita urdina) eta XIV. mendeko hiri gotortua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tabriz Aldatu lotura Wikidatan