Cherry tomate
Cherry tomate | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Generoa | Solanum |
Espeziea | Solanum lycopersicum |
Barietatea | Solanum lycopersicum var. cerasiforme Voss, 1894 |
Datu orokorrak | |
Kolorea | gorri |
- Artikulu hau tomate-barietateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cherry».
Cherry tomatea[1] tomatearen barietate txiki eta biribila da, Solanum pimpinellifolium eta etxekoturiko tomateen nahastura genetiko bat dena.[2] Gorria izan ohi da, baina badaude kolore laranja, horia, berdea eta beltza duten barietateak.[3]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomateen landarearen antzekoa da, baina tamaina txikiagoarekin eta fruitu txikiagoekin, nahiz eta gidaritzapean 2 metro izatera irits daitekeen, fruituek 2 cm neurtzen dute. Hazketaren hasieran zurtoin zuzena dute, baina denborak aurrera egin ahala alboetara erori eta adarrekin korapilatzera joko du. Udaberriaren hasieran agertzen diren lore horiak ditu, normalean lau/bost petalokoak izaten dira, eta ondoren, hasieran berdeak izango diren fruituak emango dituzte, eta denborarekin, kasuan kasuko tomate cherryaren kolorera itzuliko dira. Landarearen hostoak pinatuak eta konposatuak dira, 7 eta 9 foliolo artean dituzte, pixolatuak, lobulatuak, ertz horzdunak, aldizkakoak eta kontrakoak, hostoak berde ilunak dira. Zurtoina bezala, hostoak ile glandularrez estalita daude, hostora erortzen den ura xurgatzen laguntzeko.
Zainketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landareak ez du berez asko eskatzen, eta klima epeleko eremu batean haz daiteke, ureztatze ugarirekin eta gutxienez ordu pare bateko intsolazioarekin. Hala ere, hobe da lurzorua ongarritzea, hazkuntza optimoa eta fruituen ekoizpen ona lortzeko. Gomendagarria da, gainera, ongarriak erabiltzea, hostoen dentsitatea eta fruituen kalitatea handituko baitute. Adibide on bat hezurrezko irina da, potasioan aberatsa den ongarria. Hazkunde kontrolaturako, hobe da zurtoin eta adarren hazkundea behar bezala gidatuko duen tutore bat erabiltzea.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cherry tomatearen jatorria azteken garaiko Mexikon dago, gutxienez XV. mendean. Europan XVI. mendean landutako lehen tomateak horiak izan ziren.[4] Hauek Espainia hegoaldeko lorategi botanikoetan landatu zituzten. XX. mendearen hasieran Estatu Batuetan eta Europan zehar zabaldu ziren.
Kolorazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Likopenoak cherryetan eta gainerako tomate barietateetan dauden osagaiak dira. Hauek fruituari bere berezko kolore gorria ematen diote. Likopenoak propietate antioxidatzaileak dituzten karoteno mota bat dira. Gainera, bere efektua beste antioxidatzaile klasiko batzuk baino 10 aldiz handiagoa da, E bitamina kasu.[5][6]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ Nesbitt, TC; Tanksley, SD. «Comparative sequencing in the genus Lycopersicon. Implications for the evolution of fruit size in the domestication of cultivated tomatoes» Genetics 162: 365–79. PMID 12242247..
- ↑ (Ingelesez) BBC - Food - Cherry tomatoes recipes. .
- ↑ https://web.archive.org/web/20180327141912/http://www.britishtomatoes.co.uk/tomato-facts/history/
- ↑ (Ingelesez) «Tomato Consumption and Health: Emerging Benefits» American Journal of Lifestyle Medicine.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Propiedades del tomate cherry» Nutricion360.es.