Chris Hani

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Chris Hani
Bizitza
Izen osoa Martin Thembisile Hani
Jaiotza Lurmutur Ekialdea eta Transkei1942ko ekainaren 28a
Herrialdea  Hegoafrika
Heriotza Boksburg1993ko apirilaren 10a (50 urte)
Heriotza modua gizahilketa (erailketa)
Hiltzailea Janusz Waluś
Hezkuntza
Heziketa Fort Hareko Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Sinesmenak
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala
Hegoafrikako Alderdi Komunista

Martin Thembisile Hani, ezagunagoa Chris Hani gisa (Cofimvaba, Hegoafrika, 1942 - Boksburg, Hegoafrika, 1993ko apirilaren 10a), hegoafrikar politikari eta ekintzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikako Alderdi Komunistaren idazkari nagusia 1991-1993 bitartean, eta Afrikako Kongresu Nazional (ANC) alderdi abertzalearen adar militarraren (Umkhonto we Sizwe) buruzagia 1987-1991 bitartean.

Hamabost urte zituela, ANCko gazterietako kide egin zen. Latina eta klasikoak ikasi zituen, Fort Hare Unibertsitatean, 1959-1961 bitartean, eta Rhodes Unibertsitatean gero. Apaizgaitegian sartzekotan egon zen, eta zuzenbide-ikasketak hastekotan, baina Umkhontoko eta alderdi komunistako militantziari eman zion lehentasuna. Entrenamendu militarra jaso ondoren, beltz nazionalistekin borrokatu zen Rhodesian, eta gerrilla talde bateko buru izan zen. ANCko batzorde betearazleko kide hautatu zuten 1974an, eta Umkhontoko bigarren komandante 1982an.

1991n, Umkhontoko buruzagitza utzita, bere gain hartu zuen alderdi komunistako idazkaritza nagusia. Lehoikumeak taldeko buruzagi nagusietako bat izan zen, eta Nelson Mandela eta Oliver Tambo buruzagi zaharrek ez bezala, indarkeriaren erabilera defendatu zuen. 1993ko apirilaren 10ean tiroz hil zuten etxeko atarian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]