Lurmutur Ekialdea
Itxura
| Lurmutur Ekialdea | ||
|---|---|---|
| Administrazioa | ||
| Izen ofiziala | Eastern Cape | |
| Estatu burujabe | ||
| ISO 3166-2 | ZA-EC | |
| Hiriburua | Bhisho | |
| Premier of the Eastern Cape (en) | Oscar Mabuyane (en) | |
| Zatiketa | ikusi
| |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 32°S 27°E / 32°S 27°E | |
| Azalera | 168.966 km² | |
| Mugakideak | Lurmutur Iparraldea, Estatu Askea, Qacha's Nek District (en) | |
| Punturik altuena | KwaDuma (en) | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 7.230.204 (2022ko otsailaren 2a) | |
| Dentsitatea | 42,79 bizt/km² | |
| Ordu eremua | UTC+02:00 | |
| ecprov.gov.za | ||
Lurmutur Ekialdea (ingelesez: Eastern Cape, xhoseraz: Mpuma-Koloni; afrikaansez: Oos-Kaap) Hegoafrikako bederatzi probintzietako bat da. Herrialdearen hego-ekialdean dago, Indiako ozeanoaren bazterrean. 168.966 kilometro koadroko eremua hartzen du,[1] eta 6.996.976 biztanle zituen 2016an.[2] Biztanleen % 80 inguru xhosera hiztunak dira. Hiriburua Bhisho da.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurmutur Ekialdea probintzia bi metropoli udalerri (Buffalo City eta Nelson Mandela Bay) eta sei barruti udalerritan banaturik dago. Barruti udalerriak 27 udalerri lokaletan azpibanaturik daude.
| Izena | Kodea | Hiriburua | Eremua (km2)[3] |
Biztanleria (2016)[4] |
Dentsitatea (bizt/km2) | |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Alfred Nzo | DC44 | Mount Ayliff | 10.731 | 867.864 | 80,9 | |
| Amathole | DC12 | East London | 21.117 | 880.790 | 41,7 | |
| Buffalo City | BUF | East London | 2.750 | 834.997 | 303,6 | |
| Chris Hani | DC13 | Komani | 36.407 | 840.055 | 23,1 | |
| Joe Gqabi | DC14 | Barkly East | 25.617 | 372.912 | 14,6 | |
| Nelson Mandela Bay | NMA | Gqeberha | 1.957 | 1.263.051 | 645,4 | |
| OR Tambo | DC15 | Mthatha | 12.141 | 1.457.384 | 120,0 | |
| Sarah Baartman | DC10 | Gqeberha | 58.245 | 479.923 | 8,2 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Stats in Brief, 2010. statssa.gov.za (kontsulta data: 2022-1-17).
- ↑ Stats in Brief, 2016. cs2016.statssa.gov.za (kontsulta data: 2022-1-17).
- ↑ 2016 Boundaries. Municipal Demarcation Board, demarcation.org.za (kontsulta data: 2022-1-20).
- ↑ Community Survey 2016. Statistics South Africa, web.archive.org (kontsulta data: 2022-1-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Probintziaren webgune ofiziala
| Artikulu hau Hegoafrikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |