Ciceronianus

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ciceronianus (Zizerondarrak) 1528an Desiderio Erasmok idatzitako argitaratutako tratatua da [1] . XVI. mende hasieran idatzitako latin estiloaren aurka doa, izan ere, Zizeronen latina imitatu nahi zen.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zizeron Jesus aurretik bizi izan zenez, Erasmok Zizeronen latina paganotzat hartu zuen, eta hortaz, ezegokia testu sakratuak itzultzeko. Zizeronek ez zituenez hitzak kontzeptu teologikoentzat, Zizeronen puristek hitz paganoak erabili beharko zituztela iradoki zuen, adibidez kristau Jainkoari “Jupiter Maximo” deituz eta Jesus berari “Apolo” [2]. Erasmok argudiatzen du Zizeron bera kristautasunera bihurtu izan balitz izen eta kontzeptu biblikoak sartzeko egokituko lukeela hizkuntza. Erasmok ere Erdi Aroko latinistak babestu nahi zituen, zizerondarrek beraien ustezko estilo barbarotzat zutelarik, hau barregarri utziz. Zizeronekiko gehiegizko atxikimenduak literatur idolatria moduko bat sortu zuela argudiatu zuen. Latina “hildako” hizkuntza bihurtu zuela ere argudiatu zuen, nazioarteko intelektualen komunikaziorako eboluzioan eta bizirik zegoen hizkuntza baten ordez.

Tratatuak elkarrizketa forma hartzen du “Nosoponus” zizerondar eta “Bulephorus” (Erasmo errepresentatuz) etsaiaren artean. Bulephorusen iritziak Hypologus”-ek babesten ditu. Erasmoren irudiak estilo entretenigarri eta satirikoan bideratzen du nahita, zizerondar puristek beren prosa gela isolatu batean idatzi behar dutea imajinatuz, bizitza errealeko edozein eragozpenetik urrun, bereziki ume eta emakumeen hitz egite arruntarengatik.

Erantzunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1531ean Giulio Cesare Scaligerok bere lehen otoitza inprimatu zuen Erasmoren aurka, Zizeronen eta zizerondarren [3] literatur parasitotzat hartuz, testu zuzentzaile gisa. 1535ean, Étienne Doletek erreplika bat argitaratu zuen, Erasmianus, latin zizerondarra babestuz. Giulio Camilo jakintsu italiarraren erantzuna, Trattato dell’ Imitatione, Parisen idatzia, Camiloren heriotza urtean argitaratu zen, 1544ean [4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kate Robinson, Fame with Tongue (Lingua verius quam calamo celebrem), or, The Gift of the Gab
  2. Paul Monroe, introduction, Ciceronianus, or, A Dialogue on the Best Style, Teacher's College, 1908, p.9.
  3. Oratio pro Cicerone contra Erasmum (Paris 1531)
  4. Camillo Delminio, Giulio, Due Trattati ... l'uno delle Materie, che possono uenir sotto lo stile dell'eloquente: l'altro della Imitatione, (Venice: Nella stamperia de Farri, 1544). See Testo di Dell'imitazione, trattato di Giulio Camillo detto Delminio). For an English translation, see Robinson, ‘A Search for the Source of the Whirlpool of Artifice’ (University of Glasgow PhD thesis, 2002), pp. 182-205.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]