Julio Zesar Eskaligero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giulio Cesare Scaligero» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Julio Zesar Eskaligero
Julius Caesar Scaliger - Imagines philologorum.jpg
Bizitza
Izen osoa Giulio Bordon
Jaiotza Riva del Garda1484ko apirilaren 23a
Heriotza Agen1558ko urriaren 21a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
frantses ertaina
Jarduerak
Jarduerak idazlea, filosofoa, medikua eta classical scholarra
Jasotako sariak

Julio Zesar Eskaligero[1] —jatorrizko izen-deiturez, Giulio Cesare Scaligero— (Riva del Garda, 1484ko apirilaren 23aAgen, Frantziako Erresuma, 1558ko urriaren 21a) italiar osagilea eta humanista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bolonian ikasketak egin ondoren, Maximiliano I.a Habsburgokoaren armadan ibili zen gudari. Medikuntzako ikasketak egin zituen urte batzuk geroago, eta Veronan hartu zuen bizilekua. 1528. urtean Erasmok Zizeronen aldekoak eraso zituenean kritika gogorra egin zuen Eskaligerok haren aurka (1531), eta Dolet eta Rabelais ere jarri zituen auzitan. Hipokrates, Teofrasto, Aristoteles eta beste filosofo batzuei buruzko iruzkinak argitaratu zituen.

Obra nagusiak: De causis linguae latinae (1540), In librum Theophrasti de causis plantorum commentarii (1556), In librum de somnis Hippocratis commentarius (1561), Poetica (1561), Poemata (1574), Epigrammatum liber unicus (1583) eta Epistolae (1600).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio Zesar Eskaligero Aldatu lotura Wikidatan