Edukira joan

Cicindela campestris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cicindela campestris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCarabidae
LeinuaCicindelini
GeneroaCicindela
Espeziea Cicindela campestris
Linnaeus, 1758
Cicindela campestris
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCarabidae
LeinuaCicindelini
GeneroaCicindela
Espeziea Cicindela campestris
Linnaeus, 1758
Cicindela Campestris

Cicindela Campestris kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena[1]. Finlandia hegoaldetik Iberiar penintsularaino aurkitzen dira nagusiki[2], Euskal Herrian ere bai[3].

12-15 mm arteko luzera du eta toraxa beta elitroak berdeak ditu. Berde tonoa iluna edo argia izan daiteke, gama zabal batean, eta eguzki argitan iridiszentzia azaltzen du. Krema koloreko puntu ugari ditu elitroetan, nabarmenenak erdi-atzealdean[4]. Hankak marroiak dira eta ile zurixkak dituzte. Begiak beltzak dira. Antena luze zuzenak ditu.

Lurzoru lehorretan bizi da. Hanka luze horiekin azkar egiten du korrika, 60 cm segundoko, eta hegan ere azkar egiteko gai da.

Kakalardo haragijalea da eta intsektutaz elikatzen da. Lokatzetan hainbat cm-tako zuloa egiten du eta zain egoten da intsekturen bat tranpan erortzeko. Baraila indartsuak ditu erasotzeko[5].

Ale helduak maiatzetik urrira ikusten dira. Emeak arrautzak jartzen ditu eta handik jaiotzen dira beldarrak. Zurixkak dira eta buru beltz handia dute. Hauek ere baraila indartsuak dituzte eta harrapariak dira[5]. Helduek bezala zuloa egiten dute eta han gordetzen dira.

Cicindela campestris kakalardotik Entomoplasma freundtii bakterioa isolatu da[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (kontsulta data: 2023-09-09).
  2. «Green tiger beetle maps - Encyclopedia of Life» eol.org (kontsulta data: 2023-09-09).
  3. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Cicindela campestre, Cicindela campestris (Coleoptera, Carabidae)» El desinsectador y desratizador 2017-05-03 (kontsulta data: 2023-09-09).
  5. 1 2 (Gaztelaniaz) Cicindela campestris – El medi natural del Bages i del Moianès. (kontsulta data: 2023-09-09).
  6. TULLY, JOSEPH G.; WHITCOMB, ROBERT F.; HACKETT, KEVIN J.; WILLIAMSON, DAVID L.; LAIGRET, FREDERIC; CARLE, PATRICIA; BOVÉ, JOSEPH M.; HENEGAR, ROBERTA B. et al.. (1998). «Entomoplasma freundtii sp. nov., a new species from a green tiger beetle (Coleoptera: Cicindelidae)» International Journal of Systematic and Evolutionary Microbiology 48 (4): 1197–1204.  doi:10.1099/00207713-48-4-1197. ISSN 1466-5034. (kontsulta data: 2023-09-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]