Cinderella Man

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cinderella Man
Filma
Jatorrizko izena Cinderella Man
Urtea 2005
Generoa Film biografikoa
drama filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 145 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Toronto, Hamilton eta Fairmont Royal York
Narratibaren kokalekua New Jersey eta New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ron Howard
Gidoigilea(k) Akiva Goldsman
Antzezlea(k)
Russell Crowe
Renée Zellweger
Paul Giamatti
Craig Bierko
Paddy Considine
Bruce McGill
Connor Price
Ariel Waller
Rosemarie DeWitt
Nicholas Campbell
Ron Canada
Matthew G. Taylor











Ekoizpena
Ekoizlea Brian Grazer
Penny Marshall

Konpainia ekoizlea Imagine Entertainment
Penny Marshall
Touchstone Pictures


Edizioa Daniel P. Hanley
Ekoizpen-diseinatzailea Wynn Thomas
Bestelako lanak
Musikagilea Thomas Newman
Argazki-zuzendaria Salvatore Totino
Sariak
Kanpo loturak
http://www.movies.co.jp/cinderellaman/

Cinderella Man (euskaraz literalki Mari Errauskin Gizona) 2005eko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Russell Crowe, Renée Zellweger, Paul Giamatti, Bruce McGill eta Craig Bierko aktoreek antzeztu zuten. James J. Braddock boxeolariaren bizitzari buruzko biografia filma da.

Hiru Oscar Sarietarako, bi Urrezko Globo Sarietarako eta bi BAFTA Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.

Bitxikeria gisa, filma hau girotutako garaian mundu mailan aski ezaguna zen Paulino Uzkudun euskal boxeolariarekin borrokatu zen Max Baer estatubatuar boxeolaria agertzen da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Depresio Handia. James J. Braddock (Russell Crowe) irlandar-estatubatuarrak 1929ko kraxaren eragin ekonomikoak jasan eta bere burtsako inbertsioak galdu dituenez, boxeolari profesional bilakatzea beste irtenbiderik ez du izanen. Portuan zamalari gisa lan egin eta bere familia txirotasunean bizi da. Bere managerrak (Paul Giamatti) beregan sinisten du eta jada hain gaztea izan ez arren Bradock boxeolari izatera bulzataraziko du. Braddockek hasiera batean teknika oso fina ez izan arren, bere kemen eta ausardiari esker arerio ugari garaitzea lortuko du. Bere emazteak (Renée Zellweger) ez du boxeolaria izata nahi eta managerrarekin eztabaidak izan ohi ditu, baina azkenean txirotasunak hala beharturik emazteak ere bere senarra kirol horretan jardutea onartu beharko du. Borrokaldi batzuen ondoren, Bradockek hainbat arerio kolpez hil dituen Max Baer (Craig Bierko) boxeolari zakarraren aurka borrokatuz herrialdeko titulua eskuratzeko aukera izango du. 15 erasoladiren ondoren jendeak 9 1eri Max Baerren alde apustu egiten du, baina Braddockek dene harridurarako Baerren kolpe latzak jasan eta bere buruan arerioaren eskuin bortitza pairatuko du. Azkenean puntuetara AEBtako pisu astunen txapelketa irabaztea lortuko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]