Ron Howard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ron Howard
Ron Howard 2011 Shankbone 3.JPG
Bizitza
Izen osoa Ronald William Howard
Jaiotza Duncan (Oklahoma)1954ko martxoaren 1a (63 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Rance Howard
Ama Jean Speegle Howard
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
USC School of Cinematic Arts
John Burroughs High School
Desilu Productions
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea aktorea, zinema ekoizlea, zinema zuzendaria, ahots-aktorea, gidoilaria, telebista zuzendaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0000165
RanceHoward.png

Ronald William Howard (Duncan, 1954ko martxoaren 1a - ) Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta ekoizlea da.

Txikitan hasi zen aktore zineman zein telebistan. AEBetan oso aurpegi ezaguna du hainbat telesaiotan agertzeagatik, Happy Days. Zineman, arrakasta George Lucasen American Graffiti filmarengatik lortu zuen.

Zuzendutako lehen filma 1977an egin zuen, Grand Theft Auto, aurrekontu baxuko komedia. Horren ostean telebistarako filmak zuzendu zituen. 1982an aurrekontu handiagoko filma zuzentzeko abagunea etorri zitzaion, Night Shift izenekoa. Hurrengo film batzuek dirutza eskuratu dute zinematokietan: Splash, Cocoon, Apollo 13 (Oscar sarirako izendatua kategoria frankotan), A Beautiful Mind, (zeinekin zuzendari onenaren Oscar irabazi zuen), Cinderella Man eta The Da Vinci Code.

Imagine Entertainment konpainiako zuzendarietako bat da Ron Howard. Konpainia hori film eta telebista ekoiz-konpainia erraldoia da. Esaterako, Friday Night Lights, 8 Mile edo Inside Deep Throat filmak eta 24 edo Felicity telesaioak dira konpainia horren ekoizpenak.

Zuzendari gisako filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ron Howard Aldatu lotura Wikidatan