Kanforrondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cinnamomum camphora» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Kanforrondo
Cinnamomum camphora20050314.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLaurales
FamiliaLauraceae
GeneroaCinnamomum
Espeziea Cinnamomum camphora

Kanforrondo (Cinnamomum camphora) ereinotzaren eta kanelondoaren familiako zuhaitz tente igokaria da, 12 m inguru luze egiten dena. Adakera zabal biribila izaten du, 12 m inguru, eta hostoak arrautza itxurakoak, berde distiratsuak eta azpi gorrixkak. Puskatzean kanfor usain bizia darie. Lore txiki zuriak izaten ditu, ereinotzak dituenen oso antzekoak eta fruitua ezkur txiki baten itxurakoa. Jatorriz Japonia eta Txinakoa da. Adarrak eta sustraiak kanforra egiteko erabiltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanforrondo Aldatu lotura Wikidatan