Clío

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clío
MotaHistoria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Banaketa
Banatze-eremua Espainia
MaiztasunaHilabetero
Identifikadoreak
ISSN1579-3532

Clío Espainian argitaratzen den historiako hilabetekaria da.

Historiako pertsonarik aberatsenen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, historiako pertsonarik aberatsenen Forbes zerrenda argitaratu zuen. Hauek dira hamar gizon horiek, emakumerik ez baitago zerrendan[1]:

  • Kreso Lidiako errege izan zen k. a. VI. mendean eta garaiko pertsonarik aberatsena zela uste zen, bere urre meategiei esker.
  • Augusto enperadorea (K.a. 63-K.o. 14) Erromako hiritar aberatsena zen, Erroma munduko hiririk boteretsuena zen garaian. Bere ondasunei esker, besteak beste, errepublika monarkia bilakatu ahal izan zuen K.a. 27. urtean.
  • Jacques Coeur (1395-1456) frantziar merkatari ezagunaren meritua handia izan zen: Erdi Aroan ez zen batere erraza halako ondasunak biltzea burgesa izanik, aberastasunaren pribilegioa nobleziarena baitzen.
  • Kosme I.a Medicikoa (1389-1464) finantzari sendi ezaguneko kidea zen. Errenazimentuan Florentzia hiriko buruzagi izan ziren Medicitarrak, baina negozioetan Kosme nabarmendu zen.
  • Jakob Fugger (1459-1525) alemaniarra garaiko negozio gizon berritzaileena eta arrakastatsuena izan zen. “Enperadorean bankaria”, “merkatarien printzea” eta beste goitizen batzuk jarri zizkioten eta Maximiliano I.ak konde titulua eman zion 1514an.
  • Mayer Amschel Rothschildek (1744-1812) jostundegi xumea zuen Frankfurteko juduen ghettoan. Hil zenean inperio ekonomiko izugarria zuen eta kapitalismoaren paradigma bihurtu zen.
  • Alfred Nobel (1833-1896) bere izena daramaten sariengatik eta dinamita asmatzeagatik da ezaguna. Lehergaien industriari esker munduko pertsonarik dirudunena izan zen, Rockefeller iritsi arte.
  • John D. Rockefellerri (1839-1937) esker, Standard Oil munduko petrolio konpainia nagusia bihurtu zen. Egun, haren abizena aberastasunaren sinonimo da oraindik.
  • Jean Paul Getty (1892-1976) ezezaguna izan zen luzaroan finantza mundutik kanpo. Hil zenean, haren ondasunak 1.300 milioi dolarretan zenbatu zituzten. Baina bere esku zeuden petrolio erreserbak kontuan hartu izan balituzte, kopurua hamar aldiz biderkatuko zen gutxienez.
  • Bill Gates Microsoften jabea munduko pertsonarik aberatsena zen 2009an. 40.000 milioi dolar bildu ditu, besteak beste zorigaiztoko Windows Vistari esker.
  • Carlos Slim Mexikora joandako Libanoko etorkinen semea. 2010eko martxoan Bill Gatesek baino 500 milioi dolar gehiago zenbatu zizkioten eta munduko pertsonari aberatsena izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nagore Irazustabarrena «Garai guztietako Forbes zerrenda», Argia, 2010-03-14, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]