Clara Campoamor (eskultura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Clara Campoamor (eskultura)
Clara Campoamorri eskainitako eskultura.jpg
Jatorria
Sortzailea Dora Salazar
Ezaugarriak
Materiala(k) burdina
Altuera 1,78 metro
Genero artistikoa arte publikoa
Deskribapena
Kokapena
Lekua Kontxa pasealekua
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Koordenatuak 43° 18′ 56″ N, 1° 59′ 18″ W / 43.31543°N,1.98838°W / 43.31543; -1.98838Koordenatuak: 43° 18′ 56″ N, 1° 59′ 18″ W / 43.31543°N,1.98838°W / 43.31543; -1.98838

Clara Campoamor Dora Salazar eskultoreak sortutako burdinazko eskultura bat da. Donostiako Kontxa hondartzako pasealekuan dago orain, Vinuesa Plazan zehazki; Lehenago Benta Berri plazan egon zen. Clara Campoamor abokatu eta politikariari egindako omenaldia da. Emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia izan zen Espainian, 1931n lortu zen arte.

Eskultura burdinazkoa da, Gasteizko Olazabal-Ugarte galdategian egina da, emakume baten irudia erakusten du, eskuan liburu bat daukana esaldi honekin: 'Emakume bat, boto bat'. 7.890 kg eta 1,78 m-ko altuera ditu.[1] Plaka bat dauka zera diona: “Clara Campoamor Rodriguez (Madril 1888 – Lausana 1972). Donostian lurperatu zuten. 1931an Emakumeen botoa lortu zuen. Askatasuna eta berdintasuna, erabiliz ikasten dira”.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)Press, Europa (2011-06-01) «Emakunde inaugura la escultura en memoria de Clara Campoamor en San Sebastián» europapress.es . Noiz kontsultatua: 2017-07-13.
  2. Clara Campoamorren eskultura inauguratu dute 2017-03-07 . Noiz kontsultatua: 2017-07-13.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clara Campoamor (eskultura)