Clara Campoamor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Clara Campoamor
Clara Campoamor-2.jpg
(1930)
Coat of Arms of Spain (1931-1939).svg
Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 4a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Madrid (province) (en) Itzuli
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Eulalia Campoamor Rodríguez
JaiotzaMadril1888ko otsailaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLausana1972ko apirilaren 30a (84 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, sufragista eta idazlea
KidetzaAsociación Española de Mujeres Universitarias (en) Itzuli
Q65162873 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAcción Republicana
Partido Republicano Radical

IMDB: nm0133143 Find a Grave: 7398635 Edit the value on Wikidata

Clara Campoamor Rodríguez (Madril, 1888ko otsailaren 12aLausana, 1972ko apirilaren 30a) politikaria, abokatua eta idazlea izan zen. Gainera, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusia izan zen Espainian. Berari eta beste hainbat politikariei esker, 1931n emakumeen botoa Errepublikar Konstituzioan sartzea lortu zen.[1] Espainiatik ihes egin behar izan zuen Gerra Zibilaren erruz eta Suizan hil zen erbesteratua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1888an jaio zen Madrilen. Ama jostuna zen eta aita konturalia egunkari batean. Bikoteak besti bi seme izan zituen baina Ignaciok bakarrik biziraun. Geroago, Ignaciok Bigarren Errepublikan parte-hartu zuen politikari bezala ere.

10 urte zituela, bere aita hil egin zen. Horrek bere ikasketak uztera eraman zuen eta jostun, telefonozain, saltzaile, etb bezala egin behar izan zuen lan familia mantendu ahal izateko. 1909an oposaketak atera zituen Gobernazio Ministerioko Telegrafoen kidego osagarriko bigarren klaseko emakumezko laguntzaile bezala. Pare bat hilabete egon zen Zaragozan eta gero lau urte Donostian. 1914ean plaza bat irabazi zuen Instrukzio Publikoko Ministerioan, oposizioz lehen postuarekin. Horrek Madrilera itzultzea ahalbideratu zuen eta bertan takigrafia eta mekanografiazko irakasle bihurtu zen Emakume Helduen Eskolan.

1924ean zuzenbide ikasketak egin ondoren abokatu lanetan hasi zen buru-belarri. Bide horretatik murgildu zen politikan. Sozialismora hurbildu zen lehenik, gero errepublikar zentristekin ibili zen, beti bere ideiei gehien hurbiltzen zitzaion esparru politikoa bilatzen. 1931n, Bigarren Errepublikan, diputatu aukeratu zuten Espainiako Kongresuan –emakumeak aukeratuak izan zitezkeen, baina ezin zuten botorik eman–, Errepublika berriaren konstituzioa idazten lagundu zuen eta posizio horretatik ekin zion emakumeen boto eskubidea lortzeko borrokari. Madrilgo Lyceum Club Femenino elkartearen partaide aktiboa izan zen.

1937an erbestera joan zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz. Lehenik Buenos Airesen bizi izan zen eta ondoren Suitzako Lausanan, hil arte. Erbesteko denbora guztian konferentziak eman, liburuak idatzi eta emakumeen eskubideen aldeko lanean jardun zuen. Campoamor 1972ko apirilaren 30ean hil zen hiri suitzarrean, minbiziak jota. Bere gorpuzkiak Donostiako Polloeko hilerrian erraustu zituzten 17 egun geroago eta Monsó Riu familiaren panteoian lurperatu zuten, amabitxia zenez.

Emakumeen sufragismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Emakumeen sufragismoa»

Arazoak arazo eta tirabirak tirabira, emakumeen sufragismoak azkar izan zuen arrakasta herrialde anglosaxoietan. Herrialde horietan erdi mailako klasea boteretsua zen, eta ideal demokratikoak oso sendotuta zeuden. 1918an, Britainia Handian 30 urtetik gorako emakumeei boto eskubidea eman zitzaien, eta 1928an 21 urtetik gorakoei, gizonei bezala. Estatu Batuetan 1920an eman zitzaien emakumeei boto eskubidea.

Hala ere, mugimendu feministak gizarte garapen txikiagoko herrialdeetan arrakasta izateak luze jo zuen. Espainian, Concepción Arenalek sustatu zuen feminismoa, XIX. mendean. 1918an, Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionala sortu zen. Garai hartako elite intelektualeko emakumeek osatzen zuten, eta Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren haien artean. 1931n, Espainiako Bigarren Errepublikaren Konstituzioak emakumearen boto eskubidea ezarri arte, haien eskaerek ez zuten arrakasta izan.

Clara Campoamorri eskainitako omenaldia, Donostian. Eskultura Dora Salazarrena da.[2]


Clara Campoamor Donostiako Polloe hilerrian lurperatuta dago, Monsó Riuren famili panteoian.
Clara Campoamor lurperatutako datuak.

Clara Diputatuak Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldia (1931-09-01)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Emakumeen sufragismoa Espainian»
« Utz iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta baldin eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez iezaguzue arrazoitzat aipa izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (…). Utz iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere, horrela bakarrik heziko baita hartan. (…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau pentsatzeak mundu zibilizatuko orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela. Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunera. Uste dut hau izango dela emakumearen sufragio eskubidea onartuko duen lehen latindar herrialdea; lehen aldiz entzun ahal izango da latindar ganbera batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren aurak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onar beste latindar nazio batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna. »

—Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria, 1931ko irailaren 1eko saioa.


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El derecho de la mujer en España (1931)
  • El voto femenino y yo: mi pecado mortal (1935).
  • La révolution espagnole vue par une républicaine (1937). Lehen argitalpena Parisen. Ondoren gaztelaniara itzuli zen.
  • La revolución española vista por una republicana-
  • El pensamiento vivo de Concepción Arenal (1943)
  • Sor Juana Inés de la Cruz (1944)
  • Vida y obra de Quevedo (1945)
  • Heroísmo criollo: la Marina argentina en el drama español (1939-1983), Buenos Aires. Editado en 1939 por Talleres Gráficos Fanetti & Gasperini. .
  • Del amor y otras pasiones. Artículos literarios .​

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fagoaga, Concha; Saavedra, Paloma (2006). Clara Campoamor: la sufragista española. Instituto de la Mujer. ISBN 9788468992129.
  • Lafuente, Isaías (15 de diciembre de 2015). La mujer olvidada. Grupo Planeta. ISBN 9788499985312.
  • Tusell Gómez, Javier; Ruiz-Manjón, Octavio; García Queipo de Llano, Genoveva (1981-1982). «Apéndices: los resultados electorales». Revista de derecho político (Madrid: Universidad Nacional de Educación a Distancia) (13): 237-270. ISSN 0210-7562.
  • Valcárcel, Amelia (2002). El debate sobre el voto femenino en la Constitución de 1931. Madrid: Congreso de los Diputados. ISBN 9788479431822.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]