Claude Prosper Jolyot de Crébillon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Claude Prosper Jolyot de Crébillon

Bizitza
JaiotzaParis1707ko otsailaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1777ko apirilaren 12a (70 urte)
Familia
AitaProsper Jolyot de Crébillon
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakchansonnier (en) Itzuli, idazlea eta eleberrigilea
Izengoitia(k)Bekrinoll, Duchesse de étoiles 03, Krinelbol, Madame de R étoiles 03, Marquise de M étoiles 03 eta M. de Meilcour
IMDB: nm0187171 Edit the value on Wikidata

Claude Prosper Jolyot de Crébillon (Paris, 1707ko otsailaren 13aibidem, 1777ko apirilaren 12a) frantziar idazlea izan zen.

Prosper Jolyot de Crébillon tragedia-egilearen semea izan zen. Eliteko heziketa jaso zuen jesuitek zuzendutako Louis-le-Grand lizeoan. Bere lehen lanak Parisko Antzerki Italiarrerako antzezlanak izan ziren. 1734an Tanzaque et Néadarné, histoire japonaise argitaratu zuen, non Aita Santuaren Unigenitus bulda eta Rohango kardinala kritikatzen zituen. Horren ondorioz, denbora labur bat eman zuen Vincennesko espetxean. 1742an Le Sopha, comte moral satira politiko erotiko bat argitaratu zuen, eta handik Parisera erbesteratu behar izan zuen zenbait hilabetez. 1748an Lady Henrietta Maria Stafford jakobita baten alabarekin ezkondu zen. Gero finantza-arazoak izan zituen eta bere liburutegia saldu behar izan zuen. 1762an errege zentsore lana aurkitu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Le Sylphe ou Songe de Madame de R***. Écrit par elle-même à Madame de S*** (1730)
  • Lettres de la marquise de M*** au comte de R*** (1732)
  • Tanzaï et Néadarné (1734)
  • Les Égarements du cœur et de l'esprit ou Mémoires de M. de Meilcour (1736–1738)
  • Le Sopha, conte moral (1742)
  • Le dialogue des morts (1745)
  • Les amours de Zéokinisul, roi des Kofirans (1746)
  • Ah quel conte ! Conte politique et astronomique (1754)
  • Les Heureux Orphelins, histoire imitée de l'anglais (1754)
  • La Nuit et le moment ou les matines de Cythère : dialogue (1755)
  • Le Hasard du coin du feu. Dialogue moral (1763)
  • Lettres de la Duchesse de *** au duc de *** (1768)
  • Lettres athéniennes. Extraites du porte-feuille d'Alcibiade (1771)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]